You are browsing the archive for 2013 abendua.

Profile photo of admin

by admin

Gogobetetasuna

abendua 19, 2013 in Uncategorized

Ramón Bayés moduko profesionala izatea hasierako hitzaldia egiteko apostu segurua da. Horrela gertatu zen pasa den ostegunean geure X. jardunaldiaren hasieran, plazer bat izan zen bere hitzak entzutea.

Bere ondoren, aldi berean aritu ziren Jacinto Batiz eta Nuria Gorchs, nor bere aldetik, irakaskuntzari buruzko kontuak konpartitzen. Berrikuntza moduan, aurten komunikazioak aurkeztu izan dituzte lehenego aldiz, beste jardunaldi batzuetan errepikatzeko moduko esperientzia izan dena.

Goiza amaitzeko, oso mahai inguru interesgarria eta disziplina artekoa burutu zuten Ana Larumbek (erizaina), Marina Martinezek (psikologoa), Pilar Rudak (gizarte langilea) eta Xavier G Batistek (medikua).

Bazkaldu bezain laster tailerrak, lau aldi berean; Hilzoriaz eta Bizitzaren amaieraz (Valentín Riaño), Zinemaz eta Zainketa Aringarrietzz (Julio Gómez), Laguntza harremenaz (Lori Thompson) eta Komunitatean pazienteak detektatzeaz (Xavier Gómez Batiste) hitz eginez.
 
Magiarekin amaitu ginen; lehenik irudiaren magiaz, doluari buruz hitz egiteko zinemaren magiaz; Aulki Hutsak, protagonistetako batzuk eta Iñaki Peña egileak aurkeztuta. Eta jardunaldia ixteko, azti baten magia, “u”-z umoretik eta “o”-z Oliverretik…
 
Gogobeteta, nekatuta, ilusionatuta berriz ere profesionalen erantzunaren aurrean eta hizlarien atsegintasuna eta prestasunagatik.  Eskerrik asko guztiei. Lanean segituko dugu arreta mota hau Euskadin hedatzea lortzeko. Eta behar zaitugu. Hemen gaude.
Profile photo of admin

by admin

Gabonak eta aulki hutsak

abendua 9, 2013 in Ekitaldiak

Gabonak gero eta gertuago ditugu, eta bereziki hutsak topatzen ditugu aulki horiek etxean. Hutsunea handiagoa egiten zaigu. Bizkaian eta Gipuzkoan doluari buruzko hiru ekimen konpartitu nahi ditugu zuekin, oso gomendagarriak:

  • Bidegin elkartea.  Asis topagunea (Arantzazu). Abenduaren 14an, larunbata, 10:30etan.
  • Bidegin elk. Okendo Kultur Etxea, Donostia. Abenduaren 17an, asteartea, 19:00etan.
  • Angel Pascual, psikologoa. San Juan de Dios Ospitalea, Santurtzi. Abenduaren 19an, osteguna, 19:00etan.

 

 

 

Profile photo of admin

by admin

Mediku berezia

abendua 9, 2013 in Uncategorized

(“El Gerente De Mediado” blogetik ateratakoa, Granadako Sergio Minué-rena)

Conocí a Albert Jovell hace ya muchos años, en uno de los primeros congresos al que asistí como ponente. Él moderaba la mesa y yo cometí un gazapo; no dijo nada, pero al acabar  muy amablemente, me corrigió el error. Siempre supo mucho de muchas cosas, pero no hacía ostentación de ello.

Ayer murió. En cierta forma la suya era la crónica de una muerte anunciada: No solo no negó su enfermedad, sino que casi la mostraba con orgullo, como una forma de apoyo  a tantas personas enfermas, anónimas,  que llevan su sufrimiento casi de forma clandestina. En 2.008 escribió un libro estremecedor, ‘Cáncer , biografía de una supervivencia’, cuyo primer capítulo se titulaba “ tengo cáncer y necesito contarlo”.

Profile photo of admin

by admin

Minaren tratamenduari buruzko jardunaldia

abendua 3, 2013 in Uncategorized

Datorren abenduaren 17an 17:00etan “Manejo del Dolor en Medicina Paliativa” izenburuko jardunaldia hasiko da, Santurtziko San Juan de Dios Ospitalean egingo dena (Ekitaldi Aretoan). Hizlarien artean izango ditugu José María Salán Dk. (ZA, Gurutzetako Osp.), Luisa Franco Dk. (Minaren U., Gurutzeta), Purificación Martínez Dk. (Onkologia, Basurtuko Osp.) eta Jacinto Bátiz Dk. (ZA, SJD Osp.).

Tresna-barrara saltatu