Profile photo of admin

by

Gogobetetasuna

abendua 19, 2013 in Uncategorized

Ramón Bayés moduko profesionala izatea hasierako hitzaldia egiteko apostu segurua da. Horrela gertatu zen pasa den ostegunean geure X. jardunaldiaren hasieran, plazer bat izan zen bere hitzak entzutea.

Bere ondoren, aldi berean aritu ziren Jacinto Batiz eta Nuria Gorchs, nor bere aldetik, irakaskuntzari buruzko kontuak konpartitzen. Berrikuntza moduan, aurten komunikazioak aurkeztu izan dituzte lehenego aldiz, beste jardunaldi batzuetan errepikatzeko moduko esperientzia izan dena.

Goiza amaitzeko, oso mahai inguru interesgarria eta disziplina artekoa burutu zuten Ana Larumbek (erizaina), Marina Martinezek (psikologoa), Pilar Rudak (gizarte langilea) eta Xavier G Batistek (medikua).

Bazkaldu bezain laster tailerrak, lau aldi berean; Hilzoriaz eta Bizitzaren amaieraz (Valentín Riaño), Zinemaz eta Zainketa Aringarrietzz (Julio Gómez), Laguntza harremenaz (Lori Thompson) eta Komunitatean pazienteak detektatzeaz (Xavier Gómez Batiste) hitz eginez.
 
Magiarekin amaitu ginen; lehenik irudiaren magiaz, doluari buruz hitz egiteko zinemaren magiaz; Aulki Hutsak, protagonistetako batzuk eta Iñaki Peña egileak aurkeztuta. Eta jardunaldia ixteko, azti baten magia, “u”-z umoretik eta “o”-z Oliverretik…
 
Gogobeteta, nekatuta, ilusionatuta berriz ere profesionalen erantzunaren aurrean eta hizlarien atsegintasuna eta prestasunagatik.  Eskerrik asko guztiei. Lanean segituko dugu arreta mota hau Euskadin hedatzea lortzeko. Eta behar zaitugu. Hemen gaude.

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu