Profile photo of admin

by

Zainketa Aringarriak Neumologian, Nefrologian, Neurologian…

ekaina 8, 2014 in Artikuluak, jornadas

Asteburu honetan Bilbon burutu dute SEPAR elkarteko 47. Biltzarra. Neumologia eta Toraxeko Kirurgiaren espezialistek aurtengo egitarauaren barruan “Cuidados paliativos y factores pronósticos de final de la EPOC” izeneko mahai-ingurua eduki dute. Bertan, alde batetik Eva Farrero (Bartzelona) GesEPOC gidan jasotako predikzio irizpideak aurkeztu ditu, eta bestetik Jacinto Bátiz (Santurtzi) modu zehatzean azaldu ditu zer nolakoak diren Z.A. paziente hauekin.

Pasa den hilabetean bestela, Santanderren, Nefrologiaren arloan jardunaldi monografiko interesgarria antolatu zuten “Manejo conservador y CP en la ERC estadio 5″ izenburuarekin, besteak beste Rosa Sánchez eta Juan Pablo Leiva-k antolatuta.

Azkenik, ‘Neurology’ aldizkarian Alexis Dallara eta Dorothy Weiss-ek Emerging Subspecialties in Neurology: Palliative care izenburuko artikulu gomendagarria argitaratu dute.

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu