Au-delà de la colline et la brousse
abuztua 5, 2014 in Albisteak
Alfredo Torrescalles-ek “Au-delà de la colline et la brousse / Más allá de la colina y la selva” dokumentala egin du, zuzendari eta gidoigile moduan. Lan honetan hitz egiten du Afrikako egoeraz Zainketa Aringarriei dagokienez, minbizia eta HIESaren estigmatizazioaz, opiofobiaz, nazioarteko lankidetzaz,… Pelikula zehazki Kamerungo Erdialdeko Eskualdean kokatuta dago, eta handik etorri ziren iaz erizain eta psikologo bana Gurutzetako Ospitale eta Santurtziko HSJD-era, Paliativos Sin Fronteras-ek antolatutako formakuntza egitasmo batean.
Dokumentalaren ekoizpenean parte hartu dute besteak beste, PSFrekin batera, SOVPAL eta Etxepare Institutuak.
Leave a reply