You are browsing the archive for Ekitaldiak.

Pediatriako Zainketa Aringarriei buruzko I. Jardunaldia

maiatza 31, 2014 in Ekitaldiak

Osasun-komunitatea eta familia-ingurua ez daude behar bezain prestatuta umeen heriotzarako. Oro har, gizarteak ez du umeen sufrimendua espero, eta familiek, bereziki, sinetsi nahi dute medikuntzak ia gaixotasun guztiak sendatu ahal dituela.

Datorren ekainaren 19an, osteguna, Pediatriako Zainketa Aringarriei buruzko I. Jardunaldia egingo dugu helburu argi batekin: ume edo nerabeen arretan diharduten profesional guztien -sanitario eta ez sanitarioak, ospitale eremukoak zein ospitalez kanpokoak -gaitasunak hobetzea alor honetan.

Izen-ematea dohainik, ekainaren 12raino edo aretoa bete arte: Formacion.ContinuadaCruces@osakidetza.net

Profile photo of admin

by admin

Bizi irautetik bizitzera

apirila 13, 2014 in Ekitaldiak

“Bidegin” elkartea 2011an sortu zen Donostian doluan laguntzeko zerbitzu moduan, gaixo larri aurreratuekin edo beste kasu batzuetan. 3 urte bizi-bizi hauetan hainbat ekitaldi egin dute, beste batzuen artean Arantzazuko ingurune bikainean antolatutako bizipen-tailerrak,  Asis Topagunean. Asteburu honetan 7. edizioa burutu dute: “Doluaren bidetik. Bizi irautetik bizitzera”. Azken esperientzia hau zelan joan den irakurri edo entzun bitartean, esaldi honekin utziko zaituztegu, “Bidegin”-en webgunearen goialdean dagoena:

“Inoiz disfrutatu izan duguna, sekula ez dugu galduko. Sakonki maite izan dugun guztia gu geure barne-barnean geldituko da.”

Hellen Keller.

Profile photo of admin

by admin

Jose Pereiraren hitzaldia

otsaila 7, 2014 in Ekitaldiak

Datorren otsailaren 14an , 19:15etan, Iruñeko Nafarroako Unibertsitatearen Medikuntza Fakultatean (Aula 10 / Aula de Máster – Anfiteatro, Edificio Biblioteca de Ciencias)  burutuko da José Pereiraren hitzaldi interesgarria, ZAetan espezialista Ottawako Unibertsitatean.

“Bedside teaching. Palliative care as a caseizenburuarekin, mintzaldia ingelesez izango da, eta aurkezpena eta solasaldia gazteleraz eta ingelesez.

Profile photo of admin

by admin

Gabonak eta aulki hutsak

abendua 9, 2013 in Ekitaldiak

Gabonak gero eta gertuago ditugu, eta bereziki hutsak topatzen ditugu aulki horiek etxean. Hutsunea handiagoa egiten zaigu. Bizkaian eta Gipuzkoan doluari buruzko hiru ekimen konpartitu nahi ditugu zuekin, oso gomendagarriak:

  • Bidegin elkartea.  Asis topagunea (Arantzazu). Abenduaren 14an, larunbata, 10:30etan.
  • Bidegin elk. Okendo Kultur Etxea, Donostia. Abenduaren 17an, asteartea, 19:00etan.
  • Angel Pascual, psikologoa. San Juan de Dios Ospitalea, Santurtzi. Abenduaren 19an, osteguna, 19:00etan.

 

 

 

Profile photo of admin

by admin

“Tratamenduari pazienteak uko egitea”

urria 20, 2013 in Ekitaldiak

Datorren asteartean, urriaren 22an, hitzaldi interesgarria egongo da Bilbon, Bizkaiko Medikuen Elkargoan. Hizlaria Julio Audicana izango da, eta moderatzailea Elena Gutiérrez. 6. Deontologia Medikoaren Errondaren baitan. 18:00-20:30. Sarrera dohainik.

Profile photo of admin

by admin

Hitzaldi eta ekitaldi gehiago

urria 16, 2013 in Ekitaldiak

 Asociación Española Contra el Cáncer elkartea bere 60. urteurrena osptazen ari da (Zorionak!). Eta, antolatutako ekitaldien artean, Arabako batzordearen egitaraua iritsi zaigu. Alde batetik hitzaldiak Luis de Ajuria Aretoan (Alaba Jenerala kalea, 7. Vitoria-Gasteiz): Azaroaren 5ean “La música cuidadora de las emociones” (Patxi Del Campo) eta hilabete bereko 12an “Alimentación en el tratamiento del cáncer” (Jacqueline De Andrés). Beste aldetik, afaria soziala eta zozketa benefikoa azaroaren 15ean, ostiralez, 21:30etan Ciudad de Vitoria Hotelean. Azkenik, azaroaren 20tik 30era urteurrena dela-eta erakusketa Dendaraba  gune komertzialaren erdiko enparantzan.

Bestela, “Bidegin” elkarteko Izaskun Andonegik Donostian eta azaroaren 4 eta 5ean antolatu du Okendoko Kultura Etxean (Nafarroa Etorb., 7) III Doluari buruzko Hitzaldi Zikloa. 

Link bakoitzean informazio gehiago lortu ahal izango duzue.

Profile photo of admin

by admin

Zinema Forum: Ondo hiltzea posiblea da?

urria 3, 2013 in Ekitaldiak

 

Alumbramiento

Datorren urriaren 12an Zainketa Aringarrien Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Hori dela eta,  esparru honetan eta Araban lan egiten dugun lantalde espezifikook (AUO-Santiago eta Txagorritxuko Sostengu Lantaldeak, Araba Eskualdea eta San Onofre Osp.) gonbidatu nahi zaitugu “Alumbramiento” film laburra gurekin ikustera, Eduardo Chapero-Jacksonek egindakoa eta estatu mailako zein nazioarteko sari ugari jaso dituena. 

Ondoren hizketaldia egingo dugu Zainketa Aringarrien Arabako egoerari buruz jarduteko, gure lanaz eta geure ingurunean betetako beharretaz zein bete gabekoetaz.

URRIAREN 9a, asteazkena. 19:00-20:30.

VILLASUSO JAUREGIA. “Pedro Martínez de Álava” aretoa.

Aihotz plaza, 1. 01001 VITORIA-GASTEIZ

Tresna-barrara saltatu