You are browsing the archive for 2013 July.

Profile photo of admin

by admin

Aezkoako banketeak

%A %B %e%q, %Y in Antropologia apunteak

PuyZiaurritzPuy Ziaurritz Jasok “Aezkoa eta aetzak” liburua argitaratu zuen 2008an Nafarroako Gobernuaren eskutik. Hauxe da bertan esaten duena hango hiletei buruzkoa:

Hileta ondoren ahaide guziei ematen zitzaien bazkaria. (…) Baina hura, egia erratera, bazkari bat baino gehiago bankete bat zen. (…). Anitzetan bazkari horretan ardo eta likore gehiegi edaten zen eta anitzek kantatzeari ekiten zion. Egoera hura ez zen oso atsegina hildakoaren familiarentzat. Hileta sekulako festa bilakatzen zen.

Eta hauxe Hiriberriko María Carmen Arresek komentatutakoa honen haritik, hango hizkera bitxi eta ederrean:

Orduan nitue bedeatzi urte, il zelarik abueloa. Ta orduan pues egiten ze etxean bazkaria. Baina gen… naski izan zen azkena, edo ia fite kendu ze. Beldur bat ematen zuen garek! Gero asten ziren kantuz, bueno. Ni oroitzen niz abueloekin egoten nintze, ama faten baitze alorrera. Ta abuelo zegoen eri. Ta gero pues il tze egunean ta ortzi zuten egunean, pues gero gen ikusi nue jende muntio bat eta erran nakon amari: Ia otzi abuelo eta jende goek guztiak nola ari ziren gen xaten ta edaten. Ta gero kantuz nola. Beno nik ze nigarketa egin nue egun gartan, abueloa eraman kanposantura ta gaek gen zeudelakoz kantuka.

[Itzultzailaren oharra: Gen: Hemen; Garek: Hark; Faten: Joaten; Ortzi: Ehortzi; Goek: Horiek; Erran nakon: Esan nion]

Profile photo of admin

by admin

Lehendabiziko aldia

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

MaitasunzaharraZuetariko denak gogoratuko zarete noiz eta non izan zen, fijo. Neurea pasa den ekainaren 20an izan da, Eusko Jaurlaritzako bulego batean, Bilboko Gran Vian. Lekua ez da munduko txokorik erromantikoena, bistan da, baina amaitu genuenean eta emakumezko funtzionarioak galdetu zidanean ea lehenengo aldia zen, zer esatea nahi duzue, ilusioa egin zidan. Ez dakit idazleek eta artistek zer sentituko duten, baina ni pozik atera nintzen Jabetza Intelektualaren erregistrotik. Zeure lanari seriotasuna eta nolabaiteko sendotasuna ematen dio, proiektua izatetik errealitatea izatera igarotzen da. Pozik.

Baina benetako poza eman dit lehenengo irudiak ikusteak. Trailerra baino “teaser”-ra daukagu ikusgai (orain nabil hitz horiek ikasten). Hasierako irudiak neure amaren etxekoak dira, aitaren “atelierra”, Donostian, euria lagun, ukitu bikaina ematen. Gero Arantzazu, Urkulu, Donostia berriro eta Errenteria. Arantzazu, Eider, Iker eta Markel, Lori eta Imanol.

Sakatu link honetan (pasahitz sekretua eskatuko dizue: “aulkihutsak” da).

Ikus, gainera: Aulki Hutsak eta Aulki Hutsak (II).

Profile photo of admin

by admin

Alboko Esklerosi Amiotrofikoa italiar futbol ligan

%A %B %e%q, %Y in Onkologikoak ez direnak

BorgonovoHanketan eta buruan kolpeak, antiinflamatorioen gehiegizko erabilera, demaseko esfortzuak, pestizidak inhalatzea, tabakoa erretzea, asaldura genetikoak… Dopatzea ere aipatu zen eragile moduan, baina ezin izan da probatu. Zergatik Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren hainbeste kasu egon den azken hamarkadetan Italiako futbol ligan?

Stefano Borgonovo izan da zerrendaren azkena, baina 1971tik 40 futbolari baino gehiago hil dira Italian gaixotasun horrek jota, hildakoak erdilariak izan dira batez ere, 43 urte izan da batez bestekoa, … Zergatik? Misteriotsua da asuntoa, ezbairik gabe, eta apur bat argitzeko hemen daukazue ikusgai bideo bat, Michael Robinsonen telebistako saiorako egindakoa: “Informe Robinson: Misteriosas muertes en el Calcio”.

Profile photo of admin

by admin

Osatzetik arintzera

%A %B %e%q, %Y in Osatzetik Arintzera

Anbototik UdalatxZortzi urte dira ahuntza eguerdian doministikua egiten hasi zela, 2005eko uztailean hain zuzen ere. “Goiena”-ko komunitatean sortu, trebatu eta geroago “Asapala”-koekin bat egin zuen Patxi Lurrak, Debagoienetik Bilbora. Baina benetako jauzia 2011ko azaroan eman nuen “Osatzetik arintzera” atalarekin, Patxi Lurrarengandik Iñaki Peñarengana bueltan, mendebaleko euskaratik batuara.

Hemendik aurrera hementxe topatuko gara, plazer baduzue. Bizi gara!

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar