Alboko Esklerosi Amiotrofikoa italiar futbol ligan
%A %B %e%q, %Y in Onkologikoak ez direnak
Hanketan eta buruan kolpeak, antiinflamatorioen gehiegizko erabilera, demaseko esfortzuak, pestizidak inhalatzea, tabakoa erretzea, asaldura genetikoak… Dopatzea ere aipatu zen eragile moduan, baina ezin izan da probatu. Zergatik Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren hainbeste kasu egon den azken hamarkadetan Italiako futbol ligan?
Stefano Borgonovo izan da zerrendaren azkena, baina 1971tik 40 futbolari baino gehiago hil dira Italian gaixotasun horrek jota, hildakoak erdilariak izan dira batez ere, 43 urte izan da batez bestekoa, … Zergatik? Misteriotsua da asuntoa, ezbairik gabe, eta apur bat argitzeko hemen daukazue ikusgai bideo bat, Michael Robinsonen telebistako saiorako egindakoa: “Informe Robinson: Misteriosas muertes en el Calcio”.
iñaki peña said on %A %B %e%q, %Y
‘Emerging Subspecialties in Neurology: Palliative care’
Alexis Dallara, MD and Dorothy Weiss Tolchin, MD, EdM
http://www.neurology.org/content/82/7/640.full.html
iñaki peña said on %A %B %e%q, %Y
“ELA y Dolor: Cuando Solo Podemos Cuidar” (Alfonso Vidal): http://blog.diagnostrum.com/2014/06/23/ela-y-dolor-cuando-solo-podemos-cuidar/