You are browsing the archive for 2013 August.

Bigarrenean eta argi laburrekin

%A %B %e%q, %Y in Osatzetik Arintzera

argilaburrakAurten ere uda partean Zainketa Aringarrietako Unitatean lan egiten ari naiz, nire lankidearekin oporrak txandakatzen. Bestela Etxeko Ospitalizazioan nabil, eta saihestezina da bi arloak konparatzea momenturen batean. Aurreko lan esperientziekin konparatzea ere ezin da ebitatu, baina elementu guztiekin batera irudi bat etorri zait burura:

Auto bat gauean eta barruan norbera. Ospitaleko lana egitean normalean 4. martxa sartuta zoaz, eta sarritan 5.a ere bai, argi luzeak piztuta, bidea hobeto ikusteko eta aurkako norabidean datorrena lehenago antzemateko. Sendatzeko lanak egiten dituzunean bidearen luzerak inporta du, ahalik eta luzeen hobeto. Kalitatea ere garrantzitsua da, zenbat eta bihurgune eta oztopo gutxiago hainbat eta hobe.

Arintzeko lanekin desberdina da, 2. martxa da egokiena, gehienetan hor konstante, aldatu barik, eta argi laburrak piztuta, leun-leun. Aurrean bide zuzena topa dezakezu, argazkian bezala, eta fondoan hiri bat. Edo bihurguneak, bueltan zer dagoen ez dakizula. Kasu batean edo bestean, funtsean, ez da hain garrantzitsua zenbat kilometro daukazun aurrean jakitea. Kantitatea ez, baina kalitatea bai dela funtsezkoa. Bidaia lasaia eta amaiera ere arazorik gabe gertatzea. Izan ere, auto horretan gaixoa zurekin doa, edo zu berarekin. Kotxea gidatzen zoaz, eta motel joan ezean ez duzu lasai entzun ahal izango esan behar dizun guztia, adi egon behar zatzaizkio errepideari baina batez ere ondoan daukazunari.

Eta horretarako ezinbestean da bigarrenean eta argi laburrekin joatea.

Maite zaintzen duzun hori

%A %B %e%q, %Y in Zineman

amareneskuakHurrengo hilabetean Donostiako Zinemaldia dator, zinemazaleentzako topalekua, are gehiago lurralde honetan bizi garenontzat. Aurtengo edizioan pelikula erakargarria estreinatuko dute “Zinemira” sailean, datorren irailaren 27an.

Mireia Gabilondo bergararrak zuzendu du film luze hau, Karmele Jaio gasteiztarraren izen bereko eleberrian oinarriturik, ezagunak ditugun osagaiak erabiliz eta publiko orokorrari eskainiz: Luisak Alzheimer gaixotasuna dauka, erietxean Nerea alabak zaintzen du eta iraganaldiko kontu batzuk azaleratzen dira. Alabak ospitaletik kanpo ez daukan lasaitasuna bertan nolabait topatzen du. Emakumezko protagonistak, emakumezko idazlea eta zinema zuzendaria. Euskarazko zinema gero eta muga gehiago apurtzen dabil azken urteotan, topikoetatik haratago geure arloko gaiak ukituz ere bai, pozgarria zinez. 

Estreinaldia iritsi bitartean, egin klik hemen trailerra ikusteko.  

 

Info+: http://sustatu.com/1377262700494

Sareari esker

%A %B %e%q, %Y in Sarean

scottsimonSECPAL-eko Facebook-en txokoan irakurri dut artikulu eder hau, “How Social Media Is Changing The Way We Approach Death” izenburukoa. Hari beretik, “Artmemori”  blogean beste hau eskegi dutela irakurri dut: “Internet revoluciona la expresión del duelo”. Testu bietan aipatzen dute pertsona bera, hilzorian zegoen amaren alboan egon den Scott Simon irrati esatari estatubatuarra (argazkian). Twitter-ren bidez kontatu ditu amaren azken egun horiek zelakoak izan diren eta, esaten dutenez, 1.000.000 pertsona baino gehiagok jarraitu dute haria pasa diren uztailaren 22tik 29ra.

Geure maila txikiagoan, beste pertsona batek iraultza egin zuen Sarean ere bai, Joxe Aranzabal irakasle arrasatearrak. Askok ezagutuko duzue “Sustatu” plataformaren testu sorta gogoangarri horregatik (“Medikuak esan dit minbizia dudala”). Bai, komunikatzeak laguntzen du, kontatzeak, entzuteak, idazteak, irakurtzeak, azaltzeak, aitortzeak, barrualdea husteak…

Pantailaren edo jendearen aurrean.

Egia esan

%A %B %e%q, %Y in Literaturan

Perumagdalena

Norbait lurperatzen baduzu, lur azpian nola sartzen den ikusten baduzu fisikoki (horrelako gauzak hobe da konprobatzea), gogoak klak egiten du. Aurrera. Plik. Next. Minak berdin jarraitzen du zugan. Mina ez da zerbait fisikoa. Metafisikoa akaso. Baina gorpua ez dago inon, ez da gorputz. Eta minaren anorexiatzeari ekin diezaiokezu. Mina barazkijaletu, makrobiotikatu, gardena egin bere denborazko dieta. Eta mina bere berezko errekan desagertuko da. Lur hartzea, lur ematea. Zelako adiera atsedentiarra. Zelako bakea. Lurpera nazatela neu ere, hiltzen naizenean, fantasma moduan gera ez nadin inongo kaletan zehar ezarian, galtzetin zikinaren barru usaintsuak inon aireatzen.  

Peru Magdalena. “Egia esan” (Elkar, 2013).

Profile photo of admin

by admin

Dokumentalak geureaz geurean

%A %B %e%q, %Y in Zineman

euskalpilota  Medemzalea naiz eta aitortuko dut hasieratik, baina ez dago zalantzarik azken urteotan dokumentalen panorama irauli egin duen lana Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra (2003) izan zela. Esparru batzuetan polemika pizteaz gain, beste esparru askotan harrera bikaina eduki zuen eta bideak zabaldu zituen zinematografikoki ere bai.

Honen atzetik oso lan interesgarriak etorri dira, hala nola “Extranjeras” (Helena Taberna, 2002), “Bagdad Rap” (Arturo Cisneros, 2005), “Amerikanuak” (Nacho Reig eta Gorka Bilbao, 2009), “Bertsolari” (Asier Altuna, 2011), “Gazta zati bat” (Jon Maia, 2012), “Zuloak” (Fermin Muguruza, 2012) edo “Barrura begirazteko leihoak” (Josu Martinez, 2012).

Geure lan arloko gaiak jorratuz ere, gauzak mugitu egin dira azken aldiotan. Lehenik “Cuidadores” (Oskar Tejedor, 2010), Gipuzkoan eta Lapurdin errodatutakoa, gaixoen zaintzaileen ikuspuntua, bizipenak eta sentipenak jasotzen ditu. “Cuidadoras” izenburua eduki behar zuen, noski, baina behintzat gizonezko batek erakutsi du horrelako lan bat egiteko sentiberatasuna, Alzheimerrak jotako aitarekin edukitako esperientziatik abiatuta. Gomendagarria. Bigarrena “Alma” da (José Javier Pérez, 2011). Bikaina. Andaluziar batek Bizkaian egindakoa. Alboko Esklerosi Amiotrofikoak jota dagoen Mikel Truebar santurtziarraren bizitzaz, irribarre eder honekin lagunduta. Eta emaztearekin eta, batez ere, alabarekin. Baita bere medikuarekin ere. Julio geurea. Oso gomendagarria.  

 

Info+: http://eu.wikipedia.org/wiki/Dokumentalak_Euskal_Herrian

 

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar