Maite zaintzen duzun hori
%A %B %e%q, %Y in Zineman
Hurrengo hilabetean Donostiako Zinemaldia dator, zinemazaleentzako topalekua, are gehiago lurralde honetan bizi garenontzat. Aurtengo edizioan pelikula erakargarria estreinatuko dute “Zinemira” sailean, datorren irailaren 27an.
Mireia Gabilondo bergararrak zuzendu du film luze hau, Karmele Jaio gasteiztarraren izen bereko eleberrian oinarriturik, ezagunak ditugun osagaiak erabiliz eta publiko orokorrari eskainiz: Luisak Alzheimer gaixotasuna dauka, erietxean Nerea alabak zaintzen du eta iraganaldiko kontu batzuk azaleratzen dira. Alabak ospitaletik kanpo ez daukan lasaitasuna bertan nolabait topatzen du. Emakumezko protagonistak, emakumezko idazlea eta zinema zuzendaria. Euskarazko zinema gero eta muga gehiago apurtzen dabil azken urteotan, topikoetatik haratago geure arloko gaiak ukituz ere bai, pozgarria zinez.
Estreinaldia iritsi bitartean, egin klik hemen trailerra ikusteko.
Leave a reply