Bigarrenean eta argi laburrekin

%A %B %e%q, %Y in Osatzetik Arintzera

argilaburrakAurten ere uda partean Zainketa Aringarrietako Unitatean lan egiten ari naiz, nire lankidearekin oporrak txandakatzen. Bestela Etxeko Ospitalizazioan nabil, eta saihestezina da bi arloak konparatzea momenturen batean. Aurreko lan esperientziekin konparatzea ere ezin da ebitatu, baina elementu guztiekin batera irudi bat etorri zait burura:

Auto bat gauean eta barruan norbera. Ospitaleko lana egitean normalean 4. martxa sartuta zoaz, eta sarritan 5.a ere bai, argi luzeak piztuta, bidea hobeto ikusteko eta aurkako norabidean datorrena lehenago antzemateko. Sendatzeko lanak egiten dituzunean bidearen luzerak inporta du, ahalik eta luzeen hobeto. Kalitatea ere garrantzitsua da, zenbat eta bihurgune eta oztopo gutxiago hainbat eta hobe.

Arintzeko lanekin desberdina da, 2. martxa da egokiena, gehienetan hor konstante, aldatu barik, eta argi laburrak piztuta, leun-leun. Aurrean bide zuzena topa dezakezu, argazkian bezala, eta fondoan hiri bat. Edo bihurguneak, bueltan zer dagoen ez dakizula. Kasu batean edo bestean, funtsean, ez da hain garrantzitsua zenbat kilometro daukazun aurrean jakitea. Kantitatea ez, baina kalitatea bai dela funtsezkoa. Bidaia lasaia eta amaiera ere arazorik gabe gertatzea. Izan ere, auto horretan gaixoa zurekin doa, edo zu berarekin. Kotxea gidatzen zoaz, eta motel joan ezean ez duzu lasai entzun ahal izango esan behar dizun guztia, adi egon behar zatzaizkio errepideari baina batez ere ondoan daukazunari.

Eta horretarako ezinbestean da bigarrenean eta argi laburrekin joatea.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar