Bigarren mailako errepideetatik

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

bigarrenmailakoerrepideak

Autokarabanistak garenok, motorzale eta txirrindularien moduan, badakigu zer den autopistetatik eta errepide nagusietatik ateratzea eta bide txikiagoetatik gidatzea eta gozatzea. “Carreteras Secundarias” blogeko CS, Maria, Amarilis eta Violetak ere badakite noski. Izan ere, aurreko batean txoko honetan komentatzen genuen zainketa aringarrietan lan egitea zela bigarren martxan eta argi laburrekin gidatzea… bigarren mailako errepideetatik.

Bestela, zinemaren munduan bigarren mailako kategoria da dokumentalena, azken aldiotan loraldian dagoen arren. Datu esanguratsua da Venezia Mostran 70 urteetan dokumental batek sekula ez duela Urrezko Lehoia irabazi… aurten arte. Eta errepide ondoko istorioak izan dira garaileak, “Sacro Gra”.

Azkenik, Bernardo Atxagari (edo Kirmen Uriberi, Mariasun Landari…) galdetzen dietenean zergatik idazten duten geure hizkuntzaz, fondoan, autopista nagusia zergatik ez duten hartzen galdetzen diete. Baina C.S.-ko lankideek, ordea, ez dute horrelakorik egin geure aulki hutsekin. Bigarren mailako errepideetan ibiltzearen konplizitateagatik, ziur asko.

Muchas-muchas gracias!

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar