You are browsing the archive for 2013 October.

Omayra Sánchez

%A %B %e%q, %Y in Oroimenean, Osatzetik Arintzera

omayrasanchez1980ko hamarkada bete-betean bizi izan zenuten guztiok gogoratuko zarete ziur aski argazki honetaz, begi horietaz eta neskatoaren izenaz. 13 urte neukan telebistan irudi latz horiek ikusi nituenean, mundu osoa hunkituta utzi zuten irudi horiek.

Labur-labur, 1985eko azaroa zen Nevado del Ruiz sumendia lehertzean Armero herrian (Tolima, Kolonbia) 25.000 pertsona inguru hil zirenean. Omayra hildako horietako bat izan zen, gezurra zirudien arren bere aldameneraino joandako pertsona guztiek ezin izan zuten zegoen putzu horretatik erreskatatu. Hiru eguneko bere hilzoria ezagutu genuen kazetari horien bidez, zer pentsatzen zuen, eduki zituen aluzinazioak, eutsi nahi zion itxaropena… 13 urte zeukan berak ere bai.

Isabel Allendek “De barro estamos hechos” istorio laburra idatzi zuen eta Azucena zen fikzio horretan Omayra. Rolf Carlé, bestela, azken momentua arte ondoan eduki zuen pertsonaia zen, ahalegin guztiak alferrik egin zituena zulo horretatik ateratzeko. “Hainbeste min jasan ezin zuenean, neskatoa behingoz hiltzearen alde isilik otoitz egin zuena. Dena amaitu zenean salbamendu-jaka kendu ziona, betazalak itxi, bularraren aurka minutu batzuetan estutu eta azkenik askatu zuena. Azucena astiro-astiro lokatzetan behera murgilduz desagertu egin zen.”

Horixe da geure lana, hain zuzen ere. Salbatu ezin dugunaren aldamenetik ez joatea, bakarrik ez uztea azken momentua arte.

Badator, badator!

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

ArgizaiolaKlima kontuak hankaz gora ditugunez, ezin aurreikusi abenduko lehenengo hamabostaldian udazkena, hamaikagarren udaldia edo neguko aurrerapena edukiko dugun. Hala ere, kontuan hartu behar dugu nire bizitzan zehar momentu garrantzitsuetan elurra lagun izan dudala: jaio nintzenean (Burgosen), ezkondu ginenean (Otsagabian) edo eztei-bidaian bertan (Kurdistanen), besteak beste.

Beraz pentsaezina baino posiblea eta are pozgarria izango zen neuretzat Elgetan gabonilaren 4an elurra egotea, Euskararen Egunaren biharamunean. Nahiz eta nahikoa opari handia izan lagun artean dokumentala estreinatzea Espaloia Kafe Antzokian, gonbidatu bereziekin batera: proiektu honetan parte hartu duten pertsona guztiak (ea!), lankide ohi eta lagun debagoiendar batzuk eta gertuko senideak.

Badator beraz estreinaldia, ilusioz beteta, eta atzetik Euskadiko Zainketa Aringarrietako elkartearen jardunaldia EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra) abenduaren 12an, Bilboko ‘Manhattan berrian’, bertan ere arratsaldeko 5etan “Aulki Hutsak” aurkeztuko dugularik.

Dagoeneko programatutakoen artean, momentuz azkena datorren urteko apirilaren 5ean izango da, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen biltzarrean, Donostiako Miramar jauregi dotorean goizeko 9etan emango dugu.

Batean edo bestean egongo gara, animatzen bazara.

”Amaren heriotzak libreago egin ninduen”

%A %B %e%q, %Y in Dolua, Literaturan

mariluzestebanMari Luz Esteban orain dela 3 urte ezagutu nuen. OEEren 20. jardunaldiak prestatzen ari ginen Arantzazun eta hizlari moduan gonbidatu genuen. Oso oroitzapen ona daukat bere erantzunaz, bere jarreraz eta bere hitzaldiaz, izenburu iradokitzailea bezain erakargarria zuena: “Medikuntza, Antropologia eta Feminismoa“. Borobila izan zen bere aportazioa, zinez eskertzekoa.

Berriki poema liburu bat argitaratu du Pamiela argitaletxearekin, izenburu guztiz iradokitzailearekin oraingoan ere bai. Euskaraz argitaratzen duen lehenengoa:

Auto-narrazioa

etorkizun-ola besterik ez da

hitza haragi

haragia hitz

neuria guztiz baden eta ez den

hizkuntza batean

idatziagatik

horregatik.

Sexu laguntzaileak

%A %B %e%q, %Y in Onkologikoak ez direnak, Zineman

thesessionsBetiko herrialdeetan kontu hau araututa dago: Ezintasun fisikoa edo psikikoa daukan pertsona batek sexualitatea bizitzeko aukera izatea, alegia. Gaia modu grafikoan eraman dute zinemara (“The Sessions”*), Mark O’Brien-en benetako kasuan oinarritutakoa. Poliomielitisak jota, mugitzeko gaitasuna modu oso larrian murriztuta zeukan, eta arnasa hartzeko ere makina baten laguntza behar zuen., “burdinezko birika” delakoa. Hala ere, erekzioaren funtzioa eta desio sexuala mantentzen zituen O’Brienek, eta horrek bultzatu zuen sexu laguntzaile bat kontratatzera. Idazlea ere bazen eta, besteak beste, izenburu ezin esplizitoagoak zituzten lanak egin zituen: “Breathing” eta “How I Became a Human Being: A Disabled Man’s Quest for Independence”.

49 urterekin hil zen baina, bizitzari urteak gehitu baino, jakin izan zuen urteei bizitza ematen. Sarritan erabiltzen dugun leloa berak praktikan ederto ipini zuen: Info+

 

(*Filmean, John Hawkesek egiten du gizonaren papera eta Helen Huntek emakumearena.)

Itzala

%A %B %e%q, %Y in Antzerkian

ItzalaPasa diren irailaren 14an eta 15ean estreinatu zuen Kabia Teatro konpainiak Bilbon “Itzala” izeneko produkzioa. Testua Jokin Oregirena da, azken aldi honetan guztiz emankorra dabilen idazlea dena eta antzerkiaren arloan esperientzia dexente pilatzen ari dena. Aktoreak bi dira, Joseba Uribarri eta Florentino Badiola. ‘Nor’ pertsonaia nagusia da, eta ‘Itzala’ bere ondoan dagoena (=Herioa).

Oregik “Itzalarekin Solasa” (Joseba Sarrionandia) eta “Bagdadeko morroia” (Bernardo Atxaga) testuak erabili ditu abiapuntutzat antzezlana prestatzeko. Heriotzarekin hizketan, heriotzaz eta bizitzaz berbetan, eta horren haritik oso hausnarketa interesgarriak aurkezten dizkigute. “Pertsonaiaren tragedia ikuslearen begietan komedia bihurtu daiteke?” galdetzen digute.

Erantzunaren bila, hurrengo emanaldien zain.

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar