Badator, badator!

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

ArgizaiolaKlima kontuak hankaz gora ditugunez, ezin aurreikusi abenduko lehenengo hamabostaldian udazkena, hamaikagarren udaldia edo neguko aurrerapena edukiko dugun. Hala ere, kontuan hartu behar dugu nire bizitzan zehar momentu garrantzitsuetan elurra lagun izan dudala: jaio nintzenean (Burgosen), ezkondu ginenean (Otsagabian) edo eztei-bidaian bertan (Kurdistanen), besteak beste.

Beraz pentsaezina baino posiblea eta are pozgarria izango zen neuretzat Elgetan gabonilaren 4an elurra egotea, Euskararen Egunaren biharamunean. Nahiz eta nahikoa opari handia izan lagun artean dokumentala estreinatzea Espaloia Kafe Antzokian, gonbidatu bereziekin batera: proiektu honetan parte hartu duten pertsona guztiak (ea!), lankide ohi eta lagun debagoiendar batzuk eta gertuko senideak.

Badator beraz estreinaldia, ilusioz beteta, eta atzetik Euskadiko Zainketa Aringarrietako elkartearen jardunaldia EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra) abenduaren 12an, Bilboko ‘Manhattan berrian’, bertan ere arratsaldeko 5etan “Aulki Hutsak” aurkeztuko dugularik.

Dagoeneko programatutakoen artean, momentuz azkena datorren urteko apirilaren 5ean izango da, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen biltzarrean, Donostiako Miramar jauregi dotorean goizeko 9etan emango dugu.

Batean edo bestean egongo gara, animatzen bazara.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar