Omayra Sánchez

%A %B %e%q, %Y in Oroimenean, Osatzetik Arintzera

omayrasanchez1980ko hamarkada bete-betean bizi izan zenuten guztiok gogoratuko zarete ziur aski argazki honetaz, begi horietaz eta neskatoaren izenaz. 13 urte neukan telebistan irudi latz horiek ikusi nituenean, mundu osoa hunkituta utzi zuten irudi horiek.

Labur-labur, 1985eko azaroa zen Nevado del Ruiz sumendia lehertzean Armero herrian (Tolima, Kolonbia) 25.000 pertsona inguru hil zirenean. Omayra hildako horietako bat izan zen, gezurra zirudien arren bere aldameneraino joandako pertsona guztiek ezin izan zuten zegoen putzu horretatik erreskatatu. Hiru eguneko bere hilzoria ezagutu genuen kazetari horien bidez, zer pentsatzen zuen, eduki zituen aluzinazioak, eutsi nahi zion itxaropena… 13 urte zeukan berak ere bai.

Isabel Allendek “De barro estamos hechos” istorio laburra idatzi zuen eta Azucena zen fikzio horretan Omayra. Rolf Carlé, bestela, azken momentua arte ondoan eduki zuen pertsonaia zen, ahalegin guztiak alferrik egin zituena zulo horretatik ateratzeko. “Hainbeste min jasan ezin zuenean, neskatoa behingoz hiltzearen alde isilik otoitz egin zuena. Dena amaitu zenean salbamendu-jaka kendu ziona, betazalak itxi, bularraren aurka minutu batzuetan estutu eta azkenik askatu zuena. Azucena astiro-astiro lokatzetan behera murgilduz desagertu egin zen.”

Horixe da geure lana, hain zuzen ere. Salbatu ezin dugunaren aldamenetik ez joatea, bakarrik ez uztea azken momentua arte.

2 responses to Omayra Sánchez

  1. Orain dela hilabete batzuk, ez dakit zergatik, neskato honetaz gogoratu nintzen eta testu hau blogeratu nuen.

    Asteburu honetan oso zabaldutako minbiziak jotako paziente bat ezagutu dut bere etxean. Bere ilobaren izena… Omayra da. Beste haren oroimenez, noski. Pazientearen alabari agindu nion Isabel Allenderen ipuina bilatuko nuela eta gaur buzoian utzi diot.

  2. Gogoan dut nik ere Omayraren sufrimendua eta ezintasuna. 16 urte nituen orduan. Eta ezin burutik kendu nolatan Gobernuak ez zuen bere esku zegoen guzia egin -erreskate taldeei laguntza tekniko puntakoena bideratuz, gastuak bere kontu hartuta- neskatxa salbatzeko. Ez nuen konprenitzen harrapatuta zeukan hanka hori askatzeko ezintasuna. Baliabide tekniko egokiak ez bazituen, zergatik ez atzerrira eskatu?

    Jakina, familia pobre batekoa zen, biztanleen erroldan -baldin bazegoen- zenbaki xume bat besterik ez; ez zen bizia arriskuan zeukan politikari, agintari, artista ospetsu…

    Beste pentsamendu bat ere izan dut urteotan, hura salbatzeko azken aukera gisa: zergatik ez, kosta ahala kosta bizirik ateratzearren eta arestian aipatutako aukera garestiagoa (behar bezain bizkor) izan ezean, zergatik ez zioten trabatutako hanka moztu, bizia salbatze aldera?

Leave a Reply to iñaki peña Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar