You are browsing the archive for 2013 November.

Norberaren ondareak

%A %B %e%q, %Y in Dolua, Literaturan

KristalezkobegibatGalera izan daiteke apurtutako harreman bat. Edo txikitan istripuz galdutako begi bat. Doluei buruzko liburu autobiografikoa da Miren Agur Meabe idazle bizkaitarrarena (Susa, 2013), Lekeition eta Bilbon ez ezik, Landetan ere girotutakoa.

Pasarte honetan oso esplizitoa da ohiko eszenatoki bati buruz:

“Zaharrez eta gaixoz inguratuta hazi nintzen. Haiei zor dizkiet nire ‘baina’ guztiak, nire hildakoen begirada jakinguratsu, muker, aztertzaile, samur, inoiz ez axolagabe, gogaitu, goresle eta maitatiei. Zizareek kontuak aspladi atera zizkieten arren, haren begiak ez dira nigandik egundo desbideratu. Haien ondareak ez du baliorik inorentzat, neuretzat izan ezik, eta halaxe, gogoetok ere ez dute zertarakorik, neuri lagun egitea ez bada: paper-orea dira eta paper-ore bihurtuko dira.”

Abesti “Hutsak”

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

soinubanda

“Hitzak bertzerik ez dira, aski ongi erranak…” . Pettirekin batera, Gari, Anari, Ruper Ordorika eta Gorka Urbizu inplikatu ditugu dokumentalean. Repoker de ases.

Egia da, ikusezinak eta entzunezinak gara anitz pertsonarentzat. Geure ondoan baina beste galaxia batean bizi den jende larregi horrentzat.

Baina berdin zaigu, geure belaunaldiaren aldeko aldarri hutsa da hau. Geure hizkuntzaz egindako musika garaikidearen aldeko apostua, besterik ez.

“Min hau”, “Herra kanta”, “Beltzarana”, “Esperantzara kondenatua” eta “Argia heldu da”.

Aulki hutsen aurrean entzuteko abesti beteak.

Aulki Hutsen jatorrizko soinu banda.

“Bizitzak bizitza zor”

%A %B %e%q, %Y in Sarean

imanolepelde

Apaldua duzu ahotsa, ama
jaitsia begiratua
eta dagoeneko guk ere ezin zaitugu sutu, zutu.
Bazoaz.
Eta niri ez zait fundamentuzko koplarik ateratzen.
Aspaldi da heriotzak sokatira irabazi digula.
Gerritik helduta egin nahi izan dizugu tira guregana.
Biziminez.
Baina, mila jostorratz sortu zaizkizu gerrian.
Eta min duzu. Min zara. Min bizi.

Imanol Epelde

Begietara elkarri so

%A %B %e%q, %Y in Dolua, S(u/a)minetik bakera

elkarribegietarasoEta dolua indarkeriak eragindako heriotza batengatik baldin bada? Eta indarkeria Baskistanen azken hamarkadetan pairatutakoa baldin bada?

Maisuki adierazten du Anjel Lertxundik zer diren biolentzia mota hauek ekarri dituzten sufrimendua eta mina, eta sufrimendu eta min horien errentak. Gorrotoa eta mendeku gosea ulergarriak dira, baina giza sentimendu moduan beste batzuk interesatzen zaizkit. Borreroa eta biktima aurrez aurre eserita, hizketan, osatze bideari ekiten ikusten ditudanean, orduan bai. Topaketa horiek debekatzen dituztenean, gainera, argiago ikusten dut horixe dela bide egokia. Enpatia, komunikazioa, mina arindu…

Dolu trabatuak gainditzea izan beharko zen helburua, azken finean. Kasu gutxitan lortzen da hori, akaso. Eta ziur aski aukera gehiago egongo dira elkarteetatik (“lobby”-etatik) aparte badabiltza inplikatuak. Begiek hitz egiten dutenean. Quan els ulls parlen.

Heriotzarako heziketa

%A %B %e%q, %Y in Sarean

andoniegaña

“Heriotzaren inguruko gorabeheren transmisioa galduz joan da erlijioa eta Eliza zama handixko bihurtu zitzaizkigunetik. Bide-heziketa, sexu-heziketa, parekidetasunerako-heziketa, elkarbizitzarakoa, erreziklapenerakoa eta gainerako heziketa guztiekin batera heriotzari buruzko heziketa ere premiazkoa dela esango nuke.”

Andoni Egaña.

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar