Begietara elkarri so

%A %B %e%q, %Y in Dolua, S(u/a)minetik bakera

elkarribegietarasoEta dolua indarkeriak eragindako heriotza batengatik baldin bada? Eta indarkeria Baskistanen azken hamarkadetan pairatutakoa baldin bada?

Maisuki adierazten du Anjel Lertxundik zer diren biolentzia mota hauek ekarri dituzten sufrimendua eta mina, eta sufrimendu eta min horien errentak. Gorrotoa eta mendeku gosea ulergarriak dira, baina giza sentimendu moduan beste batzuk interesatzen zaizkit. Borreroa eta biktima aurrez aurre eserita, hizketan, osatze bideari ekiten ikusten ditudanean, orduan bai. Topaketa horiek debekatzen dituztenean, gainera, argiago ikusten dut horixe dela bide egokia. Enpatia, komunikazioa, mina arindu…

Dolu trabatuak gainditzea izan beharko zen helburua, azken finean. Kasu gutxitan lortzen da hori, akaso. Eta ziur aski aukera gehiago egongo dira elkarteetatik (“lobby”-etatik) aparte badabiltza inplikatuak. Begiek hitz egiten dutenean. Quan els ulls parlen.

2 responses to Begietara elkarri so

  1. Aupa Iñaki, nere izena Kabuki da eta Hernaniarra naiz erreportaia irakurri nuen Gaur 8tzin interesatzen zait jakitea datorren hilabettetan Gipuzkoan noiz eta non proiektatuko den “Aulki Hutzak” dokumentala ikustera joateko.

  2. Kaixo Kabuki: Bihar bertan emango dugu Bergaran (Zabalotegi, 19:00) eta apirilaren 29an Donostian (Okendo, 19:00?). Azken honen orduaz ez naiz ondo gogoratzen. Dena den egutegi guztia “Arteman”-en webgunean edukiko dugu eguneratuta. Mila esker interesagatik!

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar