You are browsing the archive for 2013 December.

Jatorrizko bertsioan

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak, Zineman

amour2013a pelikula europarren urtea izan dela diote: ‘La vie d’Adèle’, ‘Before Midnight’, ‘La grande
bellezza’… eta Michael Hanekeren ‘Amour’, edo zahartzea zer den, maitasuna eta heriotza. ‘Amaren eskuak’ ikus-entzuteke daukat oraindik, zerrendaren goiko postuetan, eta ‘Loreak errepidean’ noiz aurkeztuko duten zain.

Bestela, bat-bateko ekimena abiatu dute Zarautzen Hegoafrikari buruzko pelikula bat dela-eta, jatorrizko bertsioan baina gaztelerazko azpidatziekin ipini behar zutelako. Urtzi Urrutikoetxearekin bat egiten dut aspaldian bikoizketaren ordez JBAren aldeko apostuan. Islandian, Norvegian, Suedian, Finlandian, Estonian, Danimarkan, Herbehereetan, Britainia Handian, Irlandan, Portugalen, Eslovenian, Kroazian, Bosnia-Herzegovinan, Serbian, Kosovon, Mazedonian, Errumanian, Grezian eta Turkian bezala. Jatorrizko ahotsak eta soinuak entzutearen alde, batzuetan soinu festa gozagarriak izaten direla. Merkeagoa da ekonomikoki, baina askoz aberatsagoa entzumenaren aldetik.

Ados, ume txikien kasuan eta beste kasu berezi batzuetan be bikoizketa beharrezkoa izaten da, baina azpidatziak eta ahots originalak hobetsi ditugu guk ere bai geure “AH”etan, hizkuntz festa txiki bat antolatuz: Audioak euskaraz, gazteleraz eta ingelesez, musika %100a Ruperren hizkuntzaz eta azpidatziak aukeran euskaraz, gazteleraz edo katalanez. Beste baten bat gehituko da 2014an?

Dydd Calan!

Info+: www.filmazpit.eu

Kausalitateak

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

aulkihutsaDonostian egon ginen abenduaren 19an eta ama etorri zen bigarren aldiz ikus-entzutera lagunekin batera. Izaskun Andonegi ere ama eta alabarekin lagunduta egon zen. Eta Errenterian Aiora eta Pellok eta Haitz lobak “AH” ikusi eta entzun zuten. Pello, aitatxirekin batera txikia zeneko argazkia noiz agertuko zain. “Umeak urrundu behar ditugu hiletetatik eta heriotzatik?”, Nekaneren galdera bikainari erantzunez geure haurrak hor egon ziren. Juneren Hegoak elkartearen ondoan egin genuen proiekzioa, eta bertako Carlos gure lana ikusten egon zen. Kausalitateak. Izaskunekiko beste lotura bat. Sarea are trinkoago bihurtzen.

Hurrengoak: Aretxabaletan urtarrilaren 14an eta Oñatin 22an. Ez, katea ez da eten.

Info+: Gure txikixekin bat, Euskadi Irratian, Argazkiak

“Lehoinabarraren aztarna”

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak, Dolua

xabierormazabalXabier Ormazabal (Urretxu 1981-Himalaia 2004) alpinistari buruzko dokumentala aurkezten dabil Andoni bere anaia azken asteotan, herriz herri. Xabier bizirik mantentzeko modu bat, edo, bere hitzetan:

“Oso gazterik hil zen Xabier, 23 urterekin, eta ate asko gelditu ziren zabalik. Hasierako minari aurre egiteko terapia gisa ere balio izan dit lan honek.”

“Berak asmoa zeukan proiektu hau zabaltzeko, baina aukerarik izan ez zuenez, testigantzak bildu, eta guk geuk sortu genuen. Irrati bidez eginiko elkarrizketa batetik, haren ahotsa berreskuratzea lortu genuen, eta berak idatzitako gutun bat ere erabili dugu gidoi gisa. Azken batean, Xabier ez dago hemen, baina hau haren lana da; berak aurkezten du proiektua eta bera da gidoigilea.”

“Ramon Olasagastiren ‘Mendiminez’ liburuan, azken kapitulua Xabiren omenez idatzia dago, eta oso gogoko ditut hango pasarteak ere. Eskerrik asko denei!”

“AH” geure dokumentalean, 4. atalean, Ladakh  izeneko eskualdea aipatzen dugu, Indiako iparraldean kokatuta dagoena Himalaiaren mendebaldean. Bertan egon izan zen Arantzazu Ibarrondo, aita hil eta hilabete batzuetara. Eta bertatik bidali zidan postal bat Arrasateko ospitalera, eta hurrengo urtean beste bat, gidoirako erabili izan ditugunak. Bere hausnarketekin lotuta, “Mendiminez” liburutik ere zoragarri hau hartu dugu, Felix Iñurrategiri buruzko kapitulutik, eta gure lanerako Alberto bere anaiak kolaboratu du off-eko ahotsarekin:

“Zergatik neurtu mendiak metrotan, eta ez edertasunean? Zergatik neurtu bizitza urtetan, eta ez  ilusio gauzatuetan edo urratutako bidearen dotorezian?”

Osasuna!

Debagoienetik mundura

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

emptychairElgetatik abiatu ostean, hedatzen doiaz geure aulki hutsak. Irundik, aspaldiko lagun blogaria eta esperientzia honetatik igaro denak geure berri jaso du. Galzheimerra zer den irakatsi zigun Mikel Iturriak eta, abizena eta txuriurdintasunaz gain, beste hainbat gauza ere elkarbanatzen ditugu biok.

Bestela, Gabonak eta hutsuneak uztartuz, Iker Barandiaranek ere Gaur 8-n Eiderrek, Markelek eta berak parte hartutako lanaren berri ematen du. Eta Bidegin elkartearen Facebookeko horman hau irakurri daiteke: “Excelente y esperanzador documental sobre el DUELO, dirigido por Iñaki Peña. Izaskun Andonegi, fundadora de Bidegin, junto a otros/as expertos/as forman parte de este documental cargado de testimonios esperanzadores, de grandes personas que humanizan los espacios por los cuales pasan. Entre ellos Iker Barandiarán y Eider Otxoa, beneficiarios y colaboradores de Bidegin, quienes participan en este documental homenajeando la vida de su hijo Ekaitz. Zoragarria! Euskeraz, azpitituluakin.” Mila esker Izaskun!

Atzo, azkenik, Bilboko plaza geneukan zain, foro espezializatu batean, “Arinduz“-eko X. jardunaldia. Aditu, lankide eta lagunen artean. Ama, arreba eta izebaren aurrean. Eta bihotz gehiagotara heldu gara. Geure esperientziako aportazioak, bizipen pertsonal biluztuak, euskarazko bost abestiak eta paraje debagoiendarrak iritsi zaizkie.

Hurrengoko plaza, Donostiakoa: Abenduaren 19an 19:00etan, emanaldi irekian.

Info+: Making of-a. ; Goiena Telebistarako elkarrizketa.

Data seinalatuak

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

abendua2013Nork esan du asteazkenak egun arruntak direla? Pasa den eguaztena, behintzat, egun handia izan zen. Petit comité-n estreinatu genituen geure “Aulki Hutsak”, giro intimoan eta emozioak konpartituz. Oso gertuko jendearekin eta “aktore” gehienekin batera. Plazer bat.

Abenduaren 4a (Elgeta, 2013) orduz geroztik neure biografia pertsonalean markatuta gelditu den data horietakoa da. Azaroaren 19a (Burgos, 1971), apirilaren 26a (Xixón, 1981), apirilaren 24a (Barakaldo, 1996), apirilaren 16a (Otsagabia, 2005), maiatzaren 16a (Bilbo, 2006), uztailaren 22a (Donostia, 2007), apirilaren 28a (Bilbo, 2009) eta ekainaren 5a (Arantzazu, 2010) bezala, besteak beste.

Abiatu gara beraz, orain dena hasiko da. Datorren astean “Arinduz” geure elkartearen urteroko jardunaldian egongo gara, abenduaren 12an, Bilbon. Hurrengoa Donostian izango da, abenduaren 19an, Koldo Mitxelenan egingo dugun emanaldi irekian. Urtea amaitzeko, abenduaren 23an Fatima Parrokian (Errenteria), Gaztedi aretoan, proiekzio irekian ere bai. Izan ere, herri horretan piztu zitzaidan argia orain dela urte bat egitasmo hau martxan jartzeko, Gabonak ziren. Halaber, Maider eta bere familia eta dokumentalaren protagonista batzuk horkoak dira. Zirkulua ixten da horrela.

Eta datorren urtean askoz ere data gehiago etorriko dira. Osasuna!

PD.- Atzotik badaukagu beste data seinalatu kolektibo bat, beste aulki huts bat, Hegoafrikan eta mundu osoan.

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar