Data seinalatuak

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

abendua2013Nork esan du asteazkenak egun arruntak direla? Pasa den eguaztena, behintzat, egun handia izan zen. Petit comité-n estreinatu genituen geure “Aulki Hutsak”, giro intimoan eta emozioak konpartituz. Oso gertuko jendearekin eta “aktore” gehienekin batera. Plazer bat.

Abenduaren 4a (Elgeta, 2013) orduz geroztik neure biografia pertsonalean markatuta gelditu den data horietakoa da. Azaroaren 19a (Burgos, 1971), apirilaren 26a (Xixón, 1981), apirilaren 24a (Barakaldo, 1996), apirilaren 16a (Otsagabia, 2005), maiatzaren 16a (Bilbo, 2006), uztailaren 22a (Donostia, 2007), apirilaren 28a (Bilbo, 2009) eta ekainaren 5a (Arantzazu, 2010) bezala, besteak beste.

Abiatu gara beraz, orain dena hasiko da. Datorren astean “Arinduz” geure elkartearen urteroko jardunaldian egongo gara, abenduaren 12an, Bilbon. Hurrengoa Donostian izango da, abenduaren 19an, Koldo Mitxelenan egingo dugun emanaldi irekian. Urtea amaitzeko, abenduaren 23an Fatima Parrokian (Errenteria), Gaztedi aretoan, proiekzio irekian ere bai. Izan ere, herri horretan piztu zitzaidan argia orain dela urte bat egitasmo hau martxan jartzeko, Gabonak ziren. Halaber, Maider eta bere familia eta dokumentalaren protagonista batzuk horkoak dira. Zirkulua ixten da horrela.

Eta datorren urtean askoz ere data gehiago etorriko dira. Osasuna!

PD.- Atzotik badaukagu beste data seinalatu kolektibo bat, beste aulki huts bat, Hegoafrikan eta mundu osoan.

0 responses to Data seinalatuak

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar