Debagoienetik mundura

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

emptychairElgetatik abiatu ostean, hedatzen doiaz geure aulki hutsak. Irundik, aspaldiko lagun blogaria eta esperientzia honetatik igaro denak geure berri jaso du. Galzheimerra zer den irakatsi zigun Mikel Iturriak eta, abizena eta txuriurdintasunaz gain, beste hainbat gauza ere elkarbanatzen ditugu biok.

Bestela, Gabonak eta hutsuneak uztartuz, Iker Barandiaranek ere Gaur 8-n Eiderrek, Markelek eta berak parte hartutako lanaren berri ematen du. Eta Bidegin elkartearen Facebookeko horman hau irakurri daiteke: “Excelente y esperanzador documental sobre el DUELO, dirigido por Iñaki Peña. Izaskun Andonegi, fundadora de Bidegin, junto a otros/as expertos/as forman parte de este documental cargado de testimonios esperanzadores, de grandes personas que humanizan los espacios por los cuales pasan. Entre ellos Iker Barandiarán y Eider Otxoa, beneficiarios y colaboradores de Bidegin, quienes participan en este documental homenajeando la vida de su hijo Ekaitz. Zoragarria! Euskeraz, azpitituluakin.” Mila esker Izaskun!

Atzo, azkenik, Bilboko plaza geneukan zain, foro espezializatu batean, “Arinduz“-eko X. jardunaldia. Aditu, lankide eta lagunen artean. Ama, arreba eta izebaren aurrean. Eta bihotz gehiagotara heldu gara. Geure esperientziako aportazioak, bizipen pertsonal biluztuak, euskarazko bost abestiak eta paraje debagoiendarrak iritsi zaizkie.

Hurrengoko plaza, Donostiakoa: Abenduaren 19an 19:00etan, emanaldi irekian.

Info+: Making of-a. ; Goiena Telebistarako elkarrizketa.

3 responses to Debagoienetik mundura

  1. Zorionak Iñaki. Asko poztu nau proiektua azkenean gorpuztu dela ikustak. gainera, oso ondo dagoela esan didate. Ea laster ikusteko aukera daukadan…

    Besarkada bat eta ikusi arte

    Aitor

  2. Aupa, Iñaki.

    Nire asmoa da abenduaren 19an Donostiako pasera joatea. Bertan elkar ikusiko dugulakoan…

Leave a Reply to iñaki peña Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar