“Lehoinabarraren aztarna”

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak, Dolua

xabierormazabalXabier Ormazabal (Urretxu 1981-Himalaia 2004) alpinistari buruzko dokumentala aurkezten dabil Andoni bere anaia azken asteotan, herriz herri. Xabier bizirik mantentzeko modu bat, edo, bere hitzetan:

“Oso gazterik hil zen Xabier, 23 urterekin, eta ate asko gelditu ziren zabalik. Hasierako minari aurre egiteko terapia gisa ere balio izan dit lan honek.”

“Berak asmoa zeukan proiektu hau zabaltzeko, baina aukerarik izan ez zuenez, testigantzak bildu, eta guk geuk sortu genuen. Irrati bidez eginiko elkarrizketa batetik, haren ahotsa berreskuratzea lortu genuen, eta berak idatzitako gutun bat ere erabili dugu gidoi gisa. Azken batean, Xabier ez dago hemen, baina hau haren lana da; berak aurkezten du proiektua eta bera da gidoigilea.”

“Ramon Olasagastiren ‘Mendiminez’ liburuan, azken kapitulua Xabiren omenez idatzia dago, eta oso gogoko ditut hango pasarteak ere. Eskerrik asko denei!”

“AH” geure dokumentalean, 4. atalean, Ladakh  izeneko eskualdea aipatzen dugu, Indiako iparraldean kokatuta dagoena Himalaiaren mendebaldean. Bertan egon izan zen Arantzazu Ibarrondo, aita hil eta hilabete batzuetara. Eta bertatik bidali zidan postal bat Arrasateko ospitalera, eta hurrengo urtean beste bat, gidoirako erabili izan ditugunak. Bere hausnarketekin lotuta, “Mendiminez” liburutik ere zoragarri hau hartu dugu, Felix Iñurrategiri buruzko kapitulutik, eta gure lanerako Alberto bere anaiak kolaboratu du off-eko ahotsarekin:

“Zergatik neurtu mendiak metrotan, eta ez edertasunean? Zergatik neurtu bizitza urtetan, eta ez  ilusio gauzatuetan edo urratutako bidearen dotorezian?”

Osasuna!

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar