You are browsing the archive for 2014 January.

Euria lagun

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

eskoziaeuriaHezetasuna, hotza,  iluntasuna, bakardadea, babesgabetasuna, mehatxua? Edo bakea, lasaitasuna, irtenbidea, itxaropena?

Euria izan da geure lanaren osagai garrantzitsuetako bat. Grabaketen egunetan errealitate ia saihestezin bat izan da, baina azken finean ez dugu ebitatu nahi izan. Iritzi berekoa izan da Iban Toledo, eta emaitzan ikusten da. Euria edergarria izan da, irudi askok indar berezi hori dute berari esker.

Hala ere heriotzarekin lotzen da sarritan. Ezin aproposagoa geure dokumentalerako, zentzu batean. Baina ura da azken finean, bizitza. Berdetasuna eta itxaropena.

Irudikatu Saharako desertuaren irudi hori eta lehor bat. Basamortua ere deitzen zaio.

Bizitzaren atea

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

bizitzarenateajoxanartzeJoxean Artzek binaka argitaratu ditu “Bizitzaren atea dukegu heriotza” eta “Heriotzaren ataria dugu bizitza” poema liburuak iaz Elkar-rekin. Eta atzoko egunkarian irakurri nuen berari egindako elkarrizketa mamitsua, “Nahiago dugu erositako zoriontxoa…”.

Ez dakit bitxia, seinale ona edo zer den  74 urteko idazle, musikari eta pentsalari honekin hain ados egotea puntu garrantzitsu batzuetan, adibidez gurasotasunari dagokionez:  “Haurren heziketan, esaterako, maitasunaren izenean omen, zer nahi duen ez dakien haurrari nahi duen guztia egiten utziz, haurra galbideratuz… Kalte egiten duen maitasuna, nola izan daiteke maitasuna? Uste dut gauza horiek, lehendik ere behin eta berriro planteatuta badaude ere, errepikatu egin behar direla, beti zulo berean erortzen garelako, segi eta segi.”

Bestela, kontzeptu tabuak jorratzen ditu olerki hauetan, heriotza zer da bestela? Eta Jaungoikoa? Garai hurbiletan bekatua zen jaungoikoa minuskulaz edo maiuskulaz ez aipatzea, kontuan ez hartzea, dena lotuta zegoen erlijioarekin. Gaur egun, ordea, kontrakoa da bekatua. Susmagarri bihurtzen zaitu. Muturretan sinesten dugu, zuri edo beltzean, grisak eta erdibideak epelegiak direlako, omen.

Baina neu aspaldian aharietan baino ahuntzetan  fijatzen naiz. Esate baterako Joxe Anton Artzeren bilakaera espirituala, Xabier Leterena bezalakoa, arras interesgarria iruditzen zait. Eta geure “Aulki Hutsak”-en horren isla badago. Oreka bilatu dut, alde batetik Errenteriako parrokia batean biltzen diren taldearen lana erakutsiz, hilerri kristauak, monje budistak eta sinesmen hinduistak. Jaungoikoa eta tradizio kristauak aipatzen ditugu, bigarren eta hirugarren atalean bereziki. Baina bestetik hileta eta errito zibilak oso kontuan hartu ditut, Lori Thompsonen hitzetan “rituals are important, we shouldn’t let them disappear, but we can transform them, and that is what civil ceremonies are doing nowadays.”. “Quizá en nuestra sociedad ya los rituales religiosos ya no valen para todo el mundo”, onartzen du Marije Goikoetxeak. Edo are urrutiago Koldo Martinezen esaldia, laugarren atalean, argiago ezin: “Askok horrela uste badute ere, heriotza ez da egiazko bizitzara atea irekitzen dion prozesu bat, baizik eta horma bat.”

Amaitzeko, musika hautaketa badakizue ez dela izan “Ez Dok Amairu” garaiko abeslarien aldekoa, baina zubia “Otoitza” Xabier Leteren poema izan da. Lehen aipatutako orekaren bila egindako beste ahalegin bat. Epilogorako, “Xalbadorren heriotzean”  abestia sartzea pentsatzen ibili ginen. Eta egile eskubideak direla-eta Joxean Artzerekin harremanetan ipintzeko plazera eduki nuen. Plazera diot, bere erantzuna eta jarrera beste garai batekoak izan zirelako. Gaur egungo diru gosetik guztiz urruna.

 

Hurrengo emanaldiak:

Oñati (Kultur Etxea), 2014/01/22 19:00

Antzuola (Torresoroa), 2014/01/30 19:00

Atzo ez da sekula amaitzen

%A %B %e%q, %Y in Dolua, Zineman

atzocoixetIzenburu bikaina du Isabel Coixeten azkenak: “A veces queremos cerrar las cosas pero las cosas no se cierran”. Pelikula estetikoki soila eta are lohia da, bi aktorek baino ez dute parte hartzen, Javier Cámara eta Candela Peña hain zuzen ere. Zinema baino antzerkia ematen du horren aldetik. Eta eszenatokiak biluziak dira, leku bakarti eta abandonatuak, hitsak, are beldurgarriak.

Mamiari dagokionez, bestela, guztiz aberatsa da filma. Espainia pairatzen dabilen krisialdi ekonomiko, sozial eta politikoaren kritika ozena da, langabeziarena, osasungintzako murrizketena, etxegabetzeena. Baina bistan da bestelako sufrimendu batzuei buruz ere badabilela. “El sufrimiento es tan adictivo como el alcohol o las drogas. Conozco personas que legitiman su dolor y su tragedia y se agarran a ella y no la quieren soltar. Hay gente que pasa una historia tremenda y sigue amarrada a ella, cosa que entiendo, pero que es muy peligroso.” Bi dolu mota kontatzen du pelikula honek: bat bikotearena, banandutakoa, amankomunean zeukatena galtzean konturatzeak min ematen diena oraindik. Batez ere bietako bati.

Eta bigarren dolua elkarren arteko semea galtzetik dator, krisialdiaren murrizketek ahalbidetutako heriotzagatik. Batez ere bietako batek pairatzen duena, modu trabatuan, atera ezinik, iraganera etengabean begiratuz. Besteak bizitza berri bati ekin dio Alemanian, bitartean, aurrera begiratuz, beste bikotekide batekin, bidean dagoen ume baten esperoan.

Coixetek argi azaltzen du nondik nora sortu den pelikula hau, eta hemen ere jatorri bakoitza da. Bat: “La película está dedicada a Jaime y a Cristina. Cristina es una amiga mía que perdió a su hijo. Yo tuve que decirle que su hijo había muerto… eso sucedió hace cinco años y he visto su evolución, su drama, y la he visto luchar por sobrevivir.” Eta bi: “Hace muy poco tiempo murió mi padre y fue un proceso muy largo, porque estuvo mucho tiempo en el hospital. Tengo que decir que el proceso fue una lección para mí de muchas cosas, de aceptación de la muerte, por ejemplo. O enfrentamiento a la muerte”.

“My life without me” filmetik badauka beste honek, beraz, modu nabarmenean. Beste lan gomendagarri bat, zalantzarik ez.

Osasuna!

Info+: Elkarrizketa osoa irakurtzeko.

 

Funeuskadi

%A %B %e%q, %Y in Sarean

funeuskadi

Euskadi Irratian gaur goizean entzun dut Funeuskadi izeneko hileta-enpresak “Goian” izeneko aldizkaria abiatu duela hilabete honetan, urte berriarekin batera. Lehenengo zenbakian, tartean, Felix Linaresi egindako elkarrizketa dator, zinema eta heriotzari buruzkoa noski, eta kontu interesgarri batzuk irakur daitezke bertan. Halaber, doluari buruzko testu labur bat dakar, bai eta zeltiar zibilizazioari buruzko beste bat ere.

Gaztelera hutsean dator aldizkaria: http://www.funeuskadi.com/pdf/Goian1.pdf

Heriotza-ohikuneak

%A %B %e%q, %Y in Antropologia apunteak

hiletaerritoakOlentzero tipo jatorra dela badakigu, tripaundia eta ardozaleaz gain, eta aurten berretsi du bere jatortasuna. Liburukote mardul eta mamitsu hau lortzeko buruko min dexente eduki duela badakit-eta. Euskal Herriko atlas etnografikoaren ale honetan “ritos de pasaje” horietako bat jorratzen dute luze eta zabal, 800 orrialdetik gorako ondare bikainean. Heriotzaz, aurrekoetan jaiotza, gaztaroa, eta ezkontzaz jardun zuten bezala.

Mamiari dagokionez, heriotzaren zantzuei buruzko atalean animalien portaerak deskribatzen dituzte. Hiltamua ere bai, etnografiatik egindako ikuspegiarekin. Hil-mezuak, hil-kanpaiak, gaubela, hilbideak, argizaiolak, kadirak, kurutzeketaria, andariak, lutoa, erostariak, aurrogia, ezkoanderea, ondrak, ogerrena, Domuru Santu, Arimen eguna, hilarriak, …

Errito asko desagertuak edo desagertzear daudelarik, azken atala arima herratuei buruzkoa da: herotsegileak, argi-egileak, gerixetiak, arimen usaina, … Santa Companharen euskal bertsioa, hildakoen agerpenen kontakizunekin batera.

Medikuntza eta zientziatik haratago.

PD.- “Em companhia da morte” João Aveledo laguna et al.

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar