Atzo ez da sekula amaitzen
%A %B %e%q, %Y in Dolua, Zineman
Izenburu bikaina du Isabel Coixeten azkenak: “A veces queremos cerrar las cosas pero las cosas no se cierran”. Pelikula estetikoki soila eta are lohia da, bi aktorek baino ez dute parte hartzen, Javier Cámara eta Candela Peña hain zuzen ere. Zinema baino antzerkia ematen du horren aldetik. Eta eszenatokiak biluziak dira, leku bakarti eta abandonatuak, hitsak, are beldurgarriak.
Mamiari dagokionez, bestela, guztiz aberatsa da filma. Espainia pairatzen dabilen krisialdi ekonomiko, sozial eta politikoaren kritika ozena da, langabeziarena, osasungintzako murrizketena, etxegabetzeena. Baina bistan da bestelako sufrimendu batzuei buruz ere badabilela. “El sufrimiento es tan adictivo como el alcohol o las drogas. Conozco personas que legitiman su dolor y su tragedia y se agarran a ella y no la quieren soltar. Hay gente que pasa una historia tremenda y sigue amarrada a ella, cosa que entiendo, pero que es muy peligroso.” Bi dolu mota kontatzen du pelikula honek: bat bikotearena, banandutakoa, amankomunean zeukatena galtzean konturatzeak min ematen diena oraindik. Batez ere bietako bati.
Eta bigarren dolua elkarren arteko semea galtzetik dator, krisialdiaren murrizketek ahalbidetutako heriotzagatik. Batez ere bietako batek pairatzen duena, modu trabatuan, atera ezinik, iraganera etengabean begiratuz. Besteak bizitza berri bati ekin dio Alemanian, bitartean, aurrera begiratuz, beste bikotekide batekin, bidean dagoen ume baten esperoan.
Coixetek argi azaltzen du nondik nora sortu den pelikula hau, eta hemen ere jatorri bakoitza da. Bat: “La película está dedicada a Jaime y a Cristina. Cristina es una amiga mía que perdió a su hijo. Yo tuve que decirle que su hijo había muerto… eso sucedió hace cinco años y he visto su evolución, su drama, y la he visto luchar por sobrevivir.” Eta bi: “Hace muy poco tiempo murió mi padre y fue un proceso muy largo, porque estuvo mucho tiempo en el hospital. Tengo que decir que el proceso fue una lección para mí de muchas cosas, de aceptación de la muerte, por ejemplo. O enfrentamiento a la muerte”.
“My life without me” filmetik badauka beste honek, beraz, modu nabarmenean. Beste lan gomendagarri bat, zalantzarik ez.
Osasuna!
Info+: Elkarrizketa osoa irakurtzeko.
Leave a reply