Bizitzaren atea

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

bizitzarenateajoxanartzeJoxean Artzek binaka argitaratu ditu “Bizitzaren atea dukegu heriotza” eta “Heriotzaren ataria dugu bizitza” poema liburuak iaz Elkar-rekin. Eta atzoko egunkarian irakurri nuen berari egindako elkarrizketa mamitsua, “Nahiago dugu erositako zoriontxoa…”.

Ez dakit bitxia, seinale ona edo zer den  74 urteko idazle, musikari eta pentsalari honekin hain ados egotea puntu garrantzitsu batzuetan, adibidez gurasotasunari dagokionez:  “Haurren heziketan, esaterako, maitasunaren izenean omen, zer nahi duen ez dakien haurrari nahi duen guztia egiten utziz, haurra galbideratuz… Kalte egiten duen maitasuna, nola izan daiteke maitasuna? Uste dut gauza horiek, lehendik ere behin eta berriro planteatuta badaude ere, errepikatu egin behar direla, beti zulo berean erortzen garelako, segi eta segi.”

Bestela, kontzeptu tabuak jorratzen ditu olerki hauetan, heriotza zer da bestela? Eta Jaungoikoa? Garai hurbiletan bekatua zen jaungoikoa minuskulaz edo maiuskulaz ez aipatzea, kontuan ez hartzea, dena lotuta zegoen erlijioarekin. Gaur egun, ordea, kontrakoa da bekatua. Susmagarri bihurtzen zaitu. Muturretan sinesten dugu, zuri edo beltzean, grisak eta erdibideak epelegiak direlako, omen.

Baina neu aspaldian aharietan baino ahuntzetan  fijatzen naiz. Esate baterako Joxe Anton Artzeren bilakaera espirituala, Xabier Leterena bezalakoa, arras interesgarria iruditzen zait. Eta geure “Aulki Hutsak”-en horren isla badago. Oreka bilatu dut, alde batetik Errenteriako parrokia batean biltzen diren taldearen lana erakutsiz, hilerri kristauak, monje budistak eta sinesmen hinduistak. Jaungoikoa eta tradizio kristauak aipatzen ditugu, bigarren eta hirugarren atalean bereziki. Baina bestetik hileta eta errito zibilak oso kontuan hartu ditut, Lori Thompsonen hitzetan “rituals are important, we shouldn’t let them disappear, but we can transform them, and that is what civil ceremonies are doing nowadays.”. “Quizá en nuestra sociedad ya los rituales religiosos ya no valen para todo el mundo”, onartzen du Marije Goikoetxeak. Edo are urrutiago Koldo Martinezen esaldia, laugarren atalean, argiago ezin: “Askok horrela uste badute ere, heriotza ez da egiazko bizitzara atea irekitzen dion prozesu bat, baizik eta horma bat.”

Amaitzeko, musika hautaketa badakizue ez dela izan “Ez Dok Amairu” garaiko abeslarien aldekoa, baina zubia “Otoitza” Xabier Leteren poema izan da. Lehen aipatutako orekaren bila egindako beste ahalegin bat. Epilogorako, “Xalbadorren heriotzean”  abestia sartzea pentsatzen ibili ginen. Eta egile eskubideak direla-eta Joxean Artzerekin harremanetan ipintzeko plazera eduki nuen. Plazera diot, bere erantzuna eta jarrera beste garai batekoak izan zirelako. Gaur egungo diru gosetik guztiz urruna.

 

Hurrengo emanaldiak:

Oñati (Kultur Etxea), 2014/01/22 19:00

Antzuola (Torresoroa), 2014/01/30 19:00

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar