You are browsing the archive for 2014 February.

Musikoterapia

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak, Beste terapia batzuk, Onkologikoak ez direnak

Louis_Gallait_-_Power_of_Music_-_Walters_37134Arima sendatzeko estrategia eta tresnen artean musika bera daukagu. Antzinako Grezian Platon, Aristoteles eta Hipokratesek bazekiten hau horrelakoa dela, eta bertako mitologian Apolo eta Asklepio jainkoak horrekin lotuta zituzten. Islamiar Urrezko Aroan, bestela, Al Farabik musikari buruzko liburu ezaguna idatzi zuen, Kitab al-Musiqa (“Musikaren liburua”). Arte mota honen eragin terapeutikoak izpirituan aurkezten zituen, besteak beste.

Gaur egun badakigu zehatzago zeintzuk diren eragin positibo horiek Alzheimer eta Parkinsonen gaixotasunetan, depresioan eta fase aurreratuan dauden asaldura neurologikoetan. Eta honi guztiari buruz, martxoaren 22tik 25era jardungo dute Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian. Izan ere, egun haietan IMAPek (Instituto Música Arte y Proceso) antolatuko ditu bere urteroko jardunaldiak. Alde batetik Neurologian aplikatutako musikoterapian gaurkotze seminarioa eta bestetik MATADOC (Music Therapy Assessment Tool for Awareness in Disorders ofConsciouness) izeneko tresnaren inguruko ikastaroa eskainiko dituzte. Wendy Magee Filadelfiako irakaslea egongo da bertan.

IMAP-ek urtero eskaintzen du musikoterapiako masterra, Danimarkako Aalbogeko unibertsitatearekin elkarlanean. Eta institutu honek abiatu zuen Vivir con voz propia” izeneko egitaraua pasa den irailean, Marije Goikoetxearen eskutik. Proiektu honen baitan, herenegun eduki genuen bertan parte hartzeko aukera, geure dokumentalarekin. Aretoa atsegina, beroa eta abegikorra izan zen, kanpoan Gasteizko hotza utzita. Jendez beteta egon zen, baina beste behin ere kantitateaz gain kalitatea izan zen hoberena, solasaldi parte hartzailea eta mamitsua eduki genuenez.

Mila esker Alberto, Patxi eta Marta!

“Maitasunaren ostean…

%A %B %e%q, %Y in Antzerkian, Dolua

Maitasunaren-ostean-maitasuna_800x1132…maitasuna”. Ados Teatroa konpainiak  izenburu iradokitzaile horrekin antzezlana estreinatu du Errenteria-Oreretan pasa den igandean. Garbi Losadak zuzenduta,  Dora Salazar artista plastikoaren elkarlana da, Ane Gabarain, Dorleta Urretabizkaia eta Sara Cozar aktoreak dituena eta jatorrizko musika Javier Asín-ena.

Heriotzaz haratago doan maitasun istorio bat, euren hitzetan. Beste dolu istorio bat.

Emakumeak eta gizonak galeren aurrean

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak, Dolua

emakumegizonXole Aramendi-k sekulako elkarrizketa mamitsua eta atsegina egin zidan Arrasaten lehengo egunean “Gaur 8” astekarirako, “AH” dela-eta, neu behintzat ikaragarriki gustura egon nintzen.

Gai asko ukitu genituen, besteak beste generoarena. Dokumentalaren bigarren atalean (“Haserrea”) honi buruz egiten dute berba Lori Thompson-ek: “It’s such of culturally allowed for women to express sadness more than for men. Sometimes men can express anger more easily than women. There’s also the social support: Women tend to look for more social support, to look for help in other friends, family as well. And men tend to isolate themselves more or have a different level of communication.”;

Julian Etxeberria-k: “Soy producto un poco de la época en la que vivimos. Tú tenías que ser una persona intelectual, y de acción. Como que el corazón se dejaba un poco para las mujeres. Aunque teníamos nuestro corazón, porque las revoluciones nunca se hacen sin corazón. Pero sin embargo lo guardabas para dentro.”;

eta Izaskun Andonegi-k: “Eta dolu femeninoa esango genuke dela errazago espresatu egiten dena, negar gehiagorekin adierazi egiten
dena eta nolabait banatuago izaten dena. Eta dolu maskulinoa normalean gehiago arrazonatu egiten da.”.

Edozein modutan, Xoleri esaten nion dokumentalean ateratzen diren gizon guztiek (edo ia) dolua egitean negar egin dutela aitortzen dutela lasai asko. Errepresentatiboak gara? Ez dakit ba nik.

Amaitzeko, geuk baino askoz sakonago Marta Sariñena-k jorratu du esparru zabal hau: “Hombres y mujeres: ¿respondemos igual ante la pérdida?” eta “Duelo masculino: ¿exclusivo de los hombres?”. Bibliografia ere topatuko duzue linketan. Bikainak!

Osasuna!

Alboan

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak, Zaintzaileak, Zineman

oreinaitasemeaAita-semeak? Eroritakoaren ondoan egoten badaki gazteak behintzat. Ikastea tokatzen zaigu geuri, edo geuk irakastea beste batzuei. Halabeharrez, maitasunez, profesionalki… Alboan egoten ikasi dutenak zaintzaileak dira, bizitzak, senak, beste senide batzuk, lagunek edo gaixoek eurek irakatsita. Zaintzaile anonimoak edo Oskar Tejedor-ek “Cuidadores”  (2010) dokumentalean ederki islatutakoak. ‘Nola gustatuko litzaiguke geuri zaintzea?’, galdetzen digu legazpiarrak.

Eta jausitakoak. Alzheimer ankerra 2007an Pasqual Maragall eroriarazten hasi zen, baina Carles Bosch-ek bere borroka jaso zuen  “Bicicleta, cullera, poma”  (2010) dokuan. Eta aste honetan bereziki gogoratzen ari garen Mikel Truebaren bizipoza, José Javier Pérez-ek jasotakoa Alma” (2011) bikainean.

Pelikula hirukote hau inspirazio iturri nagusia izan zen geurea sortzeko, atzo Arrasaten gogora ekarri genuen moduan. Aulkiak leporaino bete-beteta zeuden Kulturate aretoan.

‘In crescendo’.

Hurrengo emanaldiak.

Mikel

%A %B %e%q, %Y in Onkologikoak ez direnak

mikeltrueba
Asteburu honetan hil da Santurtziko Mikel Trueba, bere medikua eta nire laguna den Julio Gómez-en bidez jakin dut zuzenean. Mikel, Alboko Esklerosi Amiotrofikoak jotako gizon nekaezin eta irribarretsua. “Alma” dokumental zirraragarriaren protagonistarekin enpatia sentitzea erraza izan zen nire kasuan. Zuzen-zuzenean bihotzera: antzeko adina daukagu eta, bere kasuan, elbarritasunean aitatasuna. Oso identifikatuta sentitu nintzen eta erabat hunkitu ninduen bere alabarekin ateratzen zen pasarte batek. Maitasun hutsa.

Duela hilabete bat bere blogean “Bizipoz” izenburuko arikulua idatzi zuen, edo nola egiten zien aurre arazoei edo makalaldiei. “Sé que el año acaba de comenzar, y espero que el testimonio de Markel (Irizar) os sirva para cuando todo se pone cuesta arriba“.

Eredugarria.

Info+

Minbizia Jurasikoan

%A %B %e%q, %Y in Antropologia apunteak, Onkologikoak

minbiziaaurrehistoriaIzenburu erakargarri horrekin idatzi du artikulu interesgarria Aitor Santistebanek “Abaritzeta” bere blogean. Bertan, historian argitaratutako beste artikulu mamitsu batzuk aipatzen ditu, “Historical Notes on Cancer from the MSS” (Proceedings of the Royal Society of Medicine, 1936), “Metastatic cancer in the Jurassic” (Lancet, 1999) eta “Epidemiologic study of tumors in dinosaurs” (Naturwissenschaften, 2003). Historia gustukoa daukagunontzat bazka ederra. Mila esker Aitor!

Bestela, gaur da minbiziaren nazioarteko eguna, otsailaren 4a, eta AECC elkarteak adibidez honen inguruko egitaraua osatu du.

Osasuna!

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar