Musikoterapia

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak, Beste terapia batzuk, Onkologikoak ez direnak

Louis_Gallait_-_Power_of_Music_-_Walters_37134Arima sendatzeko estrategia eta tresnen artean musika bera daukagu. Antzinako Grezian Platon, Aristoteles eta Hipokratesek bazekiten hau horrelakoa dela, eta bertako mitologian Apolo eta Asklepio jainkoak horrekin lotuta zituzten. Islamiar Urrezko Aroan, bestela, Al Farabik musikari buruzko liburu ezaguna idatzi zuen, Kitab al-Musiqa (“Musikaren liburua”). Arte mota honen eragin terapeutikoak izpirituan aurkezten zituen, besteak beste.

Gaur egun badakigu zehatzago zeintzuk diren eragin positibo horiek Alzheimer eta Parkinsonen gaixotasunetan, depresioan eta fase aurreratuan dauden asaldura neurologikoetan. Eta honi guztiari buruz, martxoaren 22tik 25era jardungo dute Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian. Izan ere, egun haietan IMAPek (Instituto Música Arte y Proceso) antolatuko ditu bere urteroko jardunaldiak. Alde batetik Neurologian aplikatutako musikoterapian gaurkotze seminarioa eta bestetik MATADOC (Music Therapy Assessment Tool for Awareness in Disorders ofConsciouness) izeneko tresnaren inguruko ikastaroa eskainiko dituzte. Wendy Magee Filadelfiako irakaslea egongo da bertan.

IMAP-ek urtero eskaintzen du musikoterapiako masterra, Danimarkako Aalbogeko unibertsitatearekin elkarlanean. Eta institutu honek abiatu zuen Vivir con voz propia” izeneko egitaraua pasa den irailean, Marije Goikoetxearen eskutik. Proiektu honen baitan, herenegun eduki genuen bertan parte hartzeko aukera, geure dokumentalarekin. Aretoa atsegina, beroa eta abegikorra izan zen, kanpoan Gasteizko hotza utzita. Jendez beteta egon zen, baina beste behin ere kantitateaz gain kalitatea izan zen hoberena, solasaldi parte hartzailea eta mamitsua eduki genuenez.

Mila esker Alberto, Patxi eta Marta!

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar