You are browsing the archive for 2014 March.

Donostiako beste zinemaldi bat

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

gizazinemaAzkenean ez gara egongo, baina nolabait egongo gara. Ez sail ofizialean, baina bai kultura etxeetako zikloan. Victoria Eugenian baino Okendo K.E.-an. Apirilaren 29an, 19:00etan. J.B.A. gazteleraz. Sarrera librea aretoa bete arte. Info+: GizaZinemaldia.

Bitartean, Donostian ere egongo gara asteburu honetan, Miramar Jauregian. Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen 24. Biltzarrean. Apirilaren 5ean, 9:00-11:00etan.  Mahai ingurua konpartituko dugu Donostiako Etxeko Ospitalizaziokoekin eta Iñaki Olaizola antropologoarekin. “Bizitzako azken bidaia, etxean”, “Nola hil nahi duzu? Hiltzen ikastea” eta “Aulki hutsak”.

PD.- Okendo Kultura Etxean, “Begirada kontzienteak” izeneko argazki erakusketa egongo da apiril eta maiatz osoan zehar. Gaur egungo jendarteari egindako begirada kritikoa, “Calcuta Ondoan” elkarteak antolatuta. Behin Okendora hurbilduta, merezi duen beste egitasmo bat.

Cadires Buides

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

palaumacayaOfiziala da, kontatu daiteke: Kataluniara bidaiatuko gara geure lana erakustera!  “La Caixa” fundazioaren eskutik izango da, diru laguntzaile eduki duguna, eta aurkezpen lekua ez da makala izango, argazkian daukazuen jauregi modernista hori, Palau Macaya izenekoa, Bartzelonako bihotzean. Luxuzko eszenatoki honetan katalanezko azpidatziak estreinatuko ditugu, Frederic Perers-ek arreta handiz egindakoak. Halaber, “AH”-en protagonistetako bi Julio Gómez eta Lori Thompson bertan egotekoak dira, akaso Gorka Etxabe ere etorriko da espedizioan eta zuetariko beste baten bat animatuz gero…

Maiatzaren 27an, asteartez, 18:00etan.

Hau bai tontor ederra igoko duguna!

Kataia ez da eten

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

kataia

‘Berriz min hau’ – Agurrak – Absentziak – Besaulki, kulunkaulki, zabu hutsak – Ezin sinetsi – Maite dogulako min emoten deusku – Dolu trabatuak – ‘Mina konpartitzen badozu arintzen da’ – Barkamena eskatu eta eskaini, eskerrak emon, “maite zaitut” esan eta “agur” esan – Gutun bat idatzi – ‘Dolu biek ez daukate zerikusirik’ – Osatzaile zaurituak – ‘Aita, ez dozu negar egiten medikua zarelako?’ –

‘Herra kanta’ – Samina, sumina – Desegituraketa – Alzheimer, despertsonalizazioa – Umeek ere parte hartzea – Dolu debekatuak, ikusezinak, ulertezinak – Ez epaitu inoiz – Zainketa aringarriak z. intentsiboetako unitateetan – Emakumeak eta gizonak – Doluminak zelan emon? –

Egun “perfektuak” – Jaungoikoa eta hileta zibilak – EHn egina baina AEBetarantz eta Indiaranzko leiho banagaz – Geure hizkuntzaz egina baina polifonikoa – E. Kübler-Ross eta Literaturaterapia – Ez Dok Amairu eta ondorengo belaunaldi musikalak – Zinematerapia –

‘Esperantzara kondenatuak’ – Bizipoza – Bizimina, minbiziaren aurrean – Menditerapia, gailurrerako bidean barruko bidaia osatzen – Dotoreziaz bizi eta hil – Zergaitik neurtu bizitza urtetan eta ez gauzatutako ametsetan? – Hamen gelditzen garenok aurrean badeukogu zer ibilia – Belaunaldiz belaunaldi transmititutako baloreak eta ondareak – ‘Ez ahaztu sekula’ – Omenaldiak – Bihotz beteak – ‘Argia heldu da’ –

Elgetako Espaloia – Arinduz Bilbon – Donostiako Koldo Mitxelena – Errenteriako Fatima Parrokia – Aretxabaletako Arkupe – Oñatiko zinema – Antzuolako eskola – Arrasateko Kulturate – Iruñeko Golem – Gasteizko Agruparte – Eskoriatzako Ibarraundi – Bergarako Zabalotegi – Bilboko Kafe Antzokia – EHUko zinema zikloa doluaz – Zestoa – OEEren 24. Biltzarra – Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia – Leintz Gatzaga – Aramaixo – Bartzelonako Palau Macaya -…

(“Goiena”-rako idatzitako testua)

“Morfina dosia (oroitzapena)”

%A %B %e%q, %Y in Literaturan

nevadakoegunakOspitalean ingresatu eta hurrengo astean morfina dosi handiegia eman zioten aitari. Bisitan joan nintzaionean, hirurogei lehenagoko lankide batekin nahastu ninduen.
Non dira idiak?-galdetu zidan. Begiak bustita zeuzkan, distiratsu.

Zer idi? – esan nion.

Zer idi nahi duk izatea! Enborrak basotik jaisteko behar ditugunak! Bihar kargatu behar ditiztek trenean!

(…) Erizain gazte bat azaldu zen. (…) Lokira eraman zuen atzamar indizea. “Ganbara pitzazu zaio, ezta?” .”Kontuz zer esaten duzun! Errespetua gizon honi!” Hura zen erantzun zuzena, nire anaia zaharrenak hitzetik hortzera eman izango zukeena.

(…) Adineko erizain bat azaldu zen gelan, eskuan xiringa bat zuela. Izenez deitu zion aitari, eta halako blaga atseginean jarraitu zuen harik eta botika lasaigarrien flaskoa besoko orratzari konektatuta jarri arte.

(…) Gelara itzuli nintzen. Aitaren begiak ez zeuden hain distiratsu. “Zer behar duk?” – esan zidan sudur-ahotsarekin. Istant bat geroago, lo zegoen.

 

“Nevadako egunak”. Bernardo Atxaga. Pamiela, 2013.

Zainketa Aringarriak Nefrologian

%A %B %e%q, %Y in Onkologikoak ez direnak

ZA NefronArrasateko ospitalean piztu zitzaidan interesa, batez ere paziente bronkopatekin, kontsultan ikusten nituenen artean gehiengoa zirenak. Erronka hortxe neukan, eta joan nintzen sakontzen. Gurutzetako garaian NECPAL eskala ezagutu nuen, ICO-ko jendeak Santurtziko HSJD-en egindako aurkezpenaren bidez. Berehala ekin nion erabiltzeari, eta pasa den azaroan SECPAL-eko Toledoko jardunaldirako poster bat eraman genuen geure esperientzia (txikia) konpartituz.

Bestela, azken urte hauetan modu subjetiboan eta nire ikuspuntutik inpresio bat hartu dut, gaixo kronikoak ikusten dituzten espezialistei dagokienez. Neumologoek nolabaiteko sentiberatasuna daukatela ikusi ahal izan dut SEPAR-eko biltzarretan eta argitalpenetan. Neurologoak eta kardiologoak hor gabiltza. Digestibokoek gaixo dexente bidaltzen zituztela Zainketa Aringarrietako Unitatera konprobatu ahal izan nuen Gurutzetan.

Baina nefrologoek orokorrean erakutsitako jarrera bereziki positiboa iruditu zait. Izan ere, ez dut ezagutu beste espezialistengan jardunaldi monografikoak antolatzea ZA-ei buruzkoak, hauek egin bezala. Datorren maiatzean, Santanderren, espainiar elkartekoek ikastaro zabala prestatu dute “Manejo conservador y CP en la ERC estadio 5” izenburua hartuta.

Ekarri asko!

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar