Zainketa Aringarriak Nefrologian

%A %B %e%q, %Y in Onkologikoak ez direnak

ZA NefronArrasateko ospitalean piztu zitzaidan interesa, batez ere paziente bronkopatekin, kontsultan ikusten nituenen artean gehiengoa zirenak. Erronka hortxe neukan, eta joan nintzen sakontzen. Gurutzetako garaian NECPAL eskala ezagutu nuen, ICO-ko jendeak Santurtziko HSJD-en egindako aurkezpenaren bidez. Berehala ekin nion erabiltzeari, eta pasa den azaroan SECPAL-eko Toledoko jardunaldirako poster bat eraman genuen geure esperientzia (txikia) konpartituz.

Bestela, azken urte hauetan modu subjetiboan eta nire ikuspuntutik inpresio bat hartu dut, gaixo kronikoak ikusten dituzten espezialistei dagokienez. Neumologoek nolabaiteko sentiberatasuna daukatela ikusi ahal izan dut SEPAR-eko biltzarretan eta argitalpenetan. Neurologoak eta kardiologoak hor gabiltza. Digestibokoek gaixo dexente bidaltzen zituztela Zainketa Aringarrietako Unitatera konprobatu ahal izan nuen Gurutzetan.

Baina nefrologoek orokorrean erakutsitako jarrera bereziki positiboa iruditu zait. Izan ere, ez dut ezagutu beste espezialistengan jardunaldi monografikoak antolatzea ZA-ei buruzkoak, hauek egin bezala. Datorren maiatzean, Santanderren, espainiar elkartekoek ikastaro zabala prestatu dute “Manejo conservador y CP en la ERC estadio 5” izenburua hartuta.

Ekarri asko!

1 response to Zainketa Aringarriak Nefrologian

  1. Aurtengo SEPAR-en ere, Bilbon, BGBK-ri buruzko atalean zainketa aringarriei buruz ibili dira Eva Farrero Bartzelonatik eta Jacinto Batiz Santurtzitik: http://www.congresosepar2014.com/modules.php?name=scientificprogram&file=programlistsession

Leave a Reply to iñaki peña Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar