You are browsing the archive for 2014 April.

Dolua ikasgelan

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak, Irakaskuntzan

antzuolakoeskolaUrtarrilaren 30ean oso proiekzio-solasaldi berezia egin genuen Antzuolan. ‘Kausalitateek’ eragin zuten leku aldatzea egin behar izatea, Torresoro aretotik  herriko eskola publikora. Negua zen eta pentsatutako aretoan berogailua matxuratu egin zen, ez zegoen modua hor barruan lasai egotea eta esan bezala eskolako ikasgela batean eman genituen geure “Aulki hutsak”. Gezurra ematen zuen arren, jendea sartu ahal izan zen gela txiki hartan, jende mordoa egia esan. Eta bizi-bizia izan zen solasaldia. Bizipen pertsonalak konpartitzen  animatu zen bat baino gehiago, eta Eider Otxoa ere atera zen jende aurrera nirekin batera.

Baina pribatuan jakin nuen eskola bera oso leku aproposa zela azken finean dolu kontuez hitz egiteko. Kristina Pavok aipatu zidan zelan landu izan duten azken urteotan heriotzaren gaia ikasleekin eta eskolatik azkenean gonbidatu ninduten holako batean bertatik bertara euren lana ezagutzeko. Esan eta izan, Pilar eta Maria Eugenia irakasleekin bildu nintzen lehengo egunean eskolan bertan eta kontatu zizkidaten urte hauetan guztietan edukitako esperientziak, hala ikasleen gurasoak gazte xamar hil direnean nola aitite-amamak hiltzean zelan egin dieten aurre. Errespetua da erabiltzen duten hitz gakoetako bat, konplizitatea beste bat, enpatia azken finean. Eta agurraren garrantzia azpimarratu zidaten, halaber.

Pasa den hilabetean “Monsieur Lazhar” pelikula quebectarra ikus-entzuteko plazerra eduki genuen Bilbon, Kulturbasqueren eskutik. Edo gaia zelan landu ikasgelan. Herri txikietara begira badaukagu zer ikasi.

Sentitzen zaitudalako

%A %B %e%q, %Y in Dolua

pirritxporrotx

IZARRAK DIZ-DIZ EGINAZ

EKIA JOATEN DENEAN,

BEGIRATZEN DUT ZERURA IRRIKAZ

ZU SENTITZEN ZAITUDALAKO NIRE BARRENEAN

LAINO ERRALDOI BATEN GAINEAN

BEGIAK ITXIAZ ASTIRO

OROITZEN ZAITUDAN ALDIRO

PENTSATU OHI DUT MAITEKIRO

BATUKO GARELA BERRIRO.

ORTZADARRETIK IRRISTAN

MUXU ARTEAN GOAZELA,

KOLOREDUN MUNDIA BEGI BISTAN;

SEGURU NAGO IRRIBARREZ ARIKO GARELA

BETI EGITEN DUGUN BEZALA.

BEGIAK ITXIAZ ASTIRO

OROITZEN ZAITUDAN ALDIRO

PENTSATU OHI DUT MAITEKIRO

BATUKO GARELA BERRIRO.

SENIDE ETA LAGUN HURKO

MAITASUNEAN HAIN GERTUKO;

BEGIAK IREKI ORDUKO

BADAKIT: EZ NAUZU AHAZTUKO!

Egun berri bat

%A %B %e%q, %Y in Antzerkian

 

egunberri1‘Eidabe’ haur eta gazteen aisialdirako kultura ekitaldiak antolatzen dituen elkartea da. Iaz aukera eduki genuen Lekeitioko Kale Antzerkiaren jaialdian euren ikuskizun bat ikusteko, eta pasa den hilabetean oso lan itxurosoa estreinatu ‘ei dabe’. Kartela ikusi besterik ez dago. Galder Perez nekaezinak idatzi eta zuzendutako antzezlan honetan umeei heriotza zer den azaldu nahi diete. Eta horixe da guraso askoren kezka eta nahia. Beraz zorionekoak geu. Oñatin egon dira pasa den domekan. Adi egongo gara hurrengoetarako.

Bitartean, konpainia honen wegbunean arrantzatutako esaldia uzten dizuet:

“Heriotza baloratzen ez duen kultura, ez du bizitza baloratzen”
(Poch Avellán)

Zainketa aringarriak unibertsitatean

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak, Irakaskuntzan

EHU“Medicina Paliativa” aldizkariaren azkeneko zenbakian Iruñeko CUN-eko Jesús Antonio Vaquero eta Carlos Centenok “Panorama actual de la enseñanza de medicina paliativa en la universidad española” izenburuko artikulua argitaratu dute [Med Paliat. 2014; 21(1):3-8]. Horren arabera, Nafarroako Unibertsitatean 6. ikasturtean ‘Medikuntza aringarria’ izeneko ikasgaia derrigorrezkoa da 6. ikasturtean. EHUn, aldiz, ikas planetan ez dago arlo honetako ikasgairik. Baina 2012an abiatu zuen lehendabiziko aldiz honen gaineko master propioa, “Atención integral en cuidados paliativos” izenekoa, Santurtziko HSJD ospitalearekin batera. Aurten amaituko da, baina datozen bi urteetarako edizioa prestatzen dabiltzate dagoeneko: 2014-2016. Amaitzeko, eta beste maila batean, atzo amaitu genuen Bilbon “Hil eta bizi: hor dolua” izeneko zikloa geure dokumentalarekin, UPV/EHU Kulturbasque elkartearen eskutik.

Tailerraren azken saioa izan zen edo, egia esan, azken aurrekoa: Beste emanaldi bat egingo dugu ekainaren 4an, Bizkaia Aretoan, 19:00etan. J.B.A. gazteleraz.

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar