Dolua ikasgelan

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak, Irakaskuntzan

antzuolakoeskolaUrtarrilaren 30ean oso proiekzio-solasaldi berezia egin genuen Antzuolan. ‘Kausalitateek’ eragin zuten leku aldatzea egin behar izatea, Torresoro aretotik  herriko eskola publikora. Negua zen eta pentsatutako aretoan berogailua matxuratu egin zen, ez zegoen modua hor barruan lasai egotea eta esan bezala eskolako ikasgela batean eman genituen geure “Aulki hutsak”. Gezurra ematen zuen arren, jendea sartu ahal izan zen gela txiki hartan, jende mordoa egia esan. Eta bizi-bizia izan zen solasaldia. Bizipen pertsonalak konpartitzen  animatu zen bat baino gehiago, eta Eider Otxoa ere atera zen jende aurrera nirekin batera.

Baina pribatuan jakin nuen eskola bera oso leku aproposa zela azken finean dolu kontuez hitz egiteko. Kristina Pavok aipatu zidan zelan landu izan duten azken urteotan heriotzaren gaia ikasleekin eta eskolatik azkenean gonbidatu ninduten holako batean bertatik bertara euren lana ezagutzeko. Esan eta izan, Pilar eta Maria Eugenia irakasleekin bildu nintzen lehengo egunean eskolan bertan eta kontatu zizkidaten urte hauetan guztietan edukitako esperientziak, hala ikasleen gurasoak gazte xamar hil direnean nola aitite-amamak hiltzean zelan egin dieten aurre. Errespetua da erabiltzen duten hitz gakoetako bat, konplizitatea beste bat, enpatia azken finean. Eta agurraren garrantzia azpimarratu zidaten, halaber.

Pasa den hilabetean “Monsieur Lazhar” pelikula quebectarra ikus-entzuteko plazerra eduki genuen Bilbon, Kulturbasqueren eskutik. Edo gaia zelan landu ikasgelan. Herri txikietara begira badaukagu zer ikasi.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar