6 hilabete ondoren

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

world tourAbenduan “jaio” ondoren, 6 hilabete egin ditu dagoeneko geure “umeak“, eta lehenengo balantzea egiteko unea iritsi da. Orain dela 2 asteko emanaldiarekin, Debagoieneko herri guzti-guztietan egon gara, batetik. 20. proiekzioa-solasaldia izan da, bestetik. Foro desberdinetan egon gara, bestela, kultura etxetan edo herri mailakoetan gehienez.

Osasun arloko emanaldiak ere egin izan ditugu, aditu artean, “Arinduz” Zainketa Aringarrietako euskal elkarteko jardunaldian Bilbon, eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen jardunaldian Donostian. Hain zuzen ere, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egon gara, hiruna Bizkaia eta Gipuzkoakoetan, eta bana Gasteiz eta Iruñean. Azken honetan gainera bigarren emanaldi bat inprobisatu behar izan genuen hainbeste jende etorri eta gero.

Zinemaldi espezializatuetan ere egoteko asmoa geneukan, eta nolabait lortu dugu. XII. Giza Eskubideen Zinemaldiaren ziklo paraleloan egon ginen, Okendoko Kultura Etxean, zainketa aringarriak giza eskubide moduan ulertzen ditugulako. Udazkenerako, izena eman dugu “Cine Invisible” zinemaldirako, Bilboaldean proiektatzen dituzten film sozialena. Baita nazioarteko 56. Zinebi ezagunera ere, berriro Bilbon. Lekeitioko 37. Zine Bileran egoteko asmoa daukagu, baita Bartzelonako 2015eko Zinemaldian ere, hango Euskal Etxeak antolatutakoa.

Izan ere, maiatzaren amaiera honetan Euskal Herritik kanpoko jauzia egin dugu, Zaragozan eta Bartzelonan emanaldi bana eskainiz. Honek aldaketa kualitatiboa suposatu du, muga geografikoak ez ezik psikologikoak ere apurtuz, aurreiritziak eta balizko hizkuntza oztopoak gaindituz. Arlo honetan erreferentziazkoak diren adituekin bat eginez (Alba, Marta, Marisa…).

Hedabideetan ere presentzia zabala edukitzen ari gara, gaiak interesa piztu duelako seinale. Tabuak tabu, geure Lehen Mundu honetan heriotza ikus-entzunezin bihurtu nahi badute ere, jakinmina ez ezik honi buruz hitz egin eta entzuteko gogoa egon badagoela probatzen ari dira. Eta honengatik guztiarengatik pozik baino gehiago gaude, gogobeteta.

Jarraituko dugu.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar