Cadires Buides (2)

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

eivissa2Hirugarren umeak (neskatoak) hasi du bere ibilbidea bakarrik egiten, hasi gara DVDak protagonistei eta gustatu zaienei banatzen, eta laster egingo dugu liburutegi publikoetatik lau probintzietan. Badago, hasi da independizatzen, baina espero dut ez lotsatzea kalean eskua emango diodanean. Azken finean bere aita naiz.

Bestela, oporrak badatoz, eta atsedena hartuko dugu berak eta neuk. Bi hilabete luze, eta bueltan, irailean, uharte batera joango gara gu biok. Bertan bizi da aspaldiko laguna, Jose Ignacio Ricarte, alias “Maño”, beste inoiz blog honetan aipatutakoa. Kolonbian ezagutu ginen, erresidente garaian eta oraindik ilea geneukanean. Pare bat udatan hara joan ginen kooperazio lanetan, eta bertan ezagutu genuen mahaiaren hirugarren hanka, Eduardo Nagore valentziarra.

Ordutik oso gutxitan egon izan gara, baina elkarri pista segitu diogu. Jose Ignaciok bere blogaren berri eman zidan, “Humana” izenburukoa. Antzerkian eta clown moduan bere urratsei urrutitik jarraitu nien. Eta orain, Aulki Hutsek ahalbidetu dute berriro elkar topatzea. Berak Eivissan proiekzio bat antolatzen lagundu dit, bertan bizi da-eta. Are gehiago, berak ere zinemaren saltsa hauetan sartu da aurten eta berriki estreinatu du fikziozko pelikula bat, aurrekontu baxuarekin baina sekulako erantzunarekin. Zonbiei buruzko filma…

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar