You are browsing the archive for 2014 July.

Menditerapia

%A %B %e%q, %Y in Beste terapia batzuk, Literaturan, Mendian Hil Hirian Hil

monterapiaMendia guztiz toki aproposa da arima sendatzeko, eta terapia hori hartzeko ez dituzu itsasoak zeharkatu edo munduko tontorrik altuenetara igo behar. Etxe ondoko bazterrek balio dute ederto asko. Tamainak ez du axola. Eta GPS barik baldin bada, hobeto, barnean ditugun gaitasunak eta ahalmenak lantzeko. Ahalik eta gauza gutxienekin eramanda motxilan. Umeekin ere bai. Edo bakarrik, zergatik ez. “Off” botoia sakatu eta abiatu. Eta ez baduzu inoiz gaua pasatu tontor batean beste barik lozaku batean, beldurrak uxatu eta probatu. “Mindfulness”, “coaching”,… Azken finean Juanjo Garbizu donostiarrak proposatzen digun terapia natural hau.

Aldatz gora (eta behera) hobeto hausnartzen delako.

Denak hilda daude

%A %B %e%q, %Y in Dolua

todosmuertosanaya“Movida madrileña” delakoaren garaian, 80. hamarkada loriatsuan, Lupe (Elena Anaya) elektro-pop talde baten abeslari arrakastatsua izan zen. “Groenlandia” talde hartan Diego bere neba ere bazebilen (Nahual Pérez Biscayart), istripu batean hil zen arte. Heriotza horrek eragindako dolu trabatu bat kontatzen du funtsean “Todos están muertos”  filmak (Beatriz Sanchís, 2014).

Lehenaldiarekin apurtu nahi du Lupe protagonistak, orainaldia etxetik atera barik eta modu konpultsiboan sagar-tartak egiten pasatzen du, ingurukoei (ama eta semea) ezaxola. Etorkizunik ez da existitzen berarentzat, halaber. Hau da, zuloan sartuta bete-betean. Etxeko koltxoitik irten ezinik.

Hala ere, amak lortuko du Diego hildakoen mundutik itzuli eta Luperekin hitz egitea, eta gauzak aldatuko dira. Ortzmugan, amaren gaixotasunak (heriotzak) eragingo duen bigarren doluari aurre egiteko prestatzen azkenik…

Film+

FAQ: Zelan sartu da mediku bat saltsa hauetan?

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

Leonardo_da_VinciBadakizuenez, Medikuntza ikasten amaitu nuen, baina txikitan idazlea izan nahi nuen, edo historialaria. Historiako klasean, bestela, Berpizkundea ikasi genuenean liluratuta gelditu nintzela gogoratzen naiz, Leonardo da Vinci eta tipo polifazetiko horiekin guztiekin…

Beraz hartu oinarri horiek, irakurzaletasun dosi erraldoi bat, idazteko afizio blogari eta amateurra, pelikulak ikus-entzuteko joera hipertrofiatuta eta lan ibilbide bat (ez luzea ezta laburra ere). Bai eta bizipen pertsonalen zakuto bat ere, eta horiek prozesatzeko sentiberatasun maila kontsiderablea, batik bat sentiberatasuna ez dela bakarrik sufritzeko bide bat ikasi ondoren, sormena lantzeko bidea ere badela konturatu ostean. Eta gehitu beste zaletasun eder batzuk (hizkuntzak, musika, mendia). Eta ilusio kantitate handi bat. Eta giza baliabide apartekoak. Eta gidoi eder bat. Eta gainontzeko guztia eta… Voilà!

Izan ere espezializatzea xomorroen kontua da.

“A human being should be able to change a diaper, plan an invasion, butcher a hog, conn a ship, design a building, write a sonnet, balance accounts, build a wall, set a bone, comfort the dying, take orders, give orders, cooperate, act alone, solve equations, analyze a new problem, pitch manure, program a computer, cook a tasty meal, fight efficiently, die gallantly. Specialization is for insects.”

Robert A. Heinlein, Time Enough for Love (1973)

J.B.A.

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

J.B.A.Jatorrizko bertsioa azpidatziekin, egunerokoan apostu pertsonala, baita dokumentalerako egindako hautua ere. Formula honek bere ajeak ditu, noski, bikoizketak daukan modu berean. Hasteko, umeek eta adinekoek arazo handiak izan dizakete azpitituluei jarraitzeko, edo ezintasuna. Baina geure publiko nagusia beste adin tarteko batekoa da eta ez dugu antzeman oztopo aipagarririk orain arte.

Bestela, lehengo egunean irakurri nituen “pista batzuk azpidatitulu eraginkorrak egiteko”, hurrengo proiektu bat sortzen baldin bada oso kontuan hartzekoak. Katalanezko azpidatziekin arazo teknikoak eduki ditugu halaber, konpontze bidean daudenak. Eta ingelesezkoak, Lori Thompsonek egindakoak, aipamen barik agertzen dira kredituetan (hori ere bigarren edizioan konponduko dugu).

Akats horiez gain, bi hizkuntza garrantzitsu gelditu dira kanpoan, frantsesa eta galiziera (galego-portugesa edo portugesa). Eta hori ere nola edo hala zuzendu nahi dugu.

Amaitzeko, hemen “Tribuaren berbak” saioan agertutako eztabaida interesgarria: J.B.A. vs bikoizketa (22. minutu ingurutik aurrera).

Malkoen mezuak eta beste liburu batzuk

%A %B %e%q, %Y in Dolua, Literaturan

mensajelagrimaspayasAlba Payàs psikoterapeuta kataluniarra doluan aditu handienetakoa dugu, besteak beste Izaskun Andonegik, Maite Urzainek eta Marta Sariñenak berarekin formazioa egin izan dute. Bartzelonan “AH”-en aurkezpenean ezagutzeko zortea eduki nuen, eta orain dela oso gutxi kaleratu du bere bigarren liburua, Las tareas del duelo” (2010) lehenengo horren ostean. “El mensaje de las lágrimas” (2014) izenburua dauka beste bigarren honek, eta Ramón Bayés-ek egin du hitzaurrea.

Liburuterapia edo literaterapian adibideen zerrenda luzea da, eta Alain Giacchi nafarraren webgune gomendagarrian bibliografia zabala daukagu kontsultagai, gazteleraz nagusiki edo katalanez idatzitako liburuekin.

Gazteleraz eta euskaraz, bestela, ipuin sorta honek lagundu diezaieke umeei heriotza ulertzen, Txabi Arnal-ek Ermuko liburutegiaren bidez prestatutako gida honetan agertzen dena. (Mila esker, Ester!).

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar