Malkoen mezuak eta beste liburu batzuk

%A %B %e%q, %Y in Dolua, Literaturan

mensajelagrimaspayasAlba Payàs psikoterapeuta kataluniarra doluan aditu handienetakoa dugu, besteak beste Izaskun Andonegik, Maite Urzainek eta Marta Sariñenak berarekin formazioa egin izan dute. Bartzelonan “AH”-en aurkezpenean ezagutzeko zortea eduki nuen, eta orain dela oso gutxi kaleratu du bere bigarren liburua, Las tareas del duelo” (2010) lehenengo horren ostean. “El mensaje de las lágrimas” (2014) izenburua dauka beste bigarren honek, eta Ramón Bayés-ek egin du hitzaurrea.

Liburuterapia edo literaterapian adibideen zerrenda luzea da, eta Alain Giacchi nafarraren webgune gomendagarrian bibliografia zabala daukagu kontsultagai, gazteleraz nagusiki edo katalanez idatzitako liburuekin.

Gazteleraz eta euskaraz, bestela, ipuin sorta honek lagundu diezaieke umeei heriotza ulertzen, Txabi Arnal-ek Ermuko liburutegiaren bidez prestatutako gida honetan agertzen dena. (Mila esker, Ester!).

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar