J.B.A.
%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak
Jatorrizko bertsioa azpidatziekin, egunerokoan apostu pertsonala, baita dokumentalerako egindako hautua ere. Formula honek bere ajeak ditu, noski, bikoizketak daukan modu berean. Hasteko, umeek eta adinekoek arazo handiak izan dizakete azpitituluei jarraitzeko, edo ezintasuna. Baina geure publiko nagusia beste adin tarteko batekoa da eta ez dugu antzeman oztopo aipagarririk orain arte.
Bestela, lehengo egunean irakurri nituen “pista batzuk azpidatitulu eraginkorrak egiteko”, hurrengo proiektu bat sortzen baldin bada oso kontuan hartzekoak. Katalanezko azpidatziekin arazo teknikoak eduki ditugu halaber, konpontze bidean daudenak. Eta ingelesezkoak, Lori Thompsonek egindakoak, aipamen barik agertzen dira kredituetan (hori ere bigarren edizioan konponduko dugu).
Akats horiez gain, bi hizkuntza garrantzitsu gelditu dira kanpoan, frantsesa eta galiziera (galego-portugesa edo portugesa). Eta hori ere nola edo hala zuzendu nahi dugu.
Amaitzeko, hemen “Tribuaren berbak” saioan agertutako eztabaida interesgarria: J.B.A. vs bikoizketa (22. minutu ingurutik aurrera).
Leave a reply