FAQ: Zelan sartu da mediku bat saltsa hauetan?

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

Leonardo_da_VinciBadakizuenez, Medikuntza ikasten amaitu nuen, baina txikitan idazlea izan nahi nuen, edo historialaria. Historiako klasean, bestela, Berpizkundea ikasi genuenean liluratuta gelditu nintzela gogoratzen naiz, Leonardo da Vinci eta tipo polifazetiko horiekin guztiekin…

Beraz hartu oinarri horiek, irakurzaletasun dosi erraldoi bat, idazteko afizio blogari eta amateurra, pelikulak ikus-entzuteko joera hipertrofiatuta eta lan ibilbide bat (ez luzea ezta laburra ere). Bai eta bizipen pertsonalen zakuto bat ere, eta horiek prozesatzeko sentiberatasun maila kontsiderablea, batik bat sentiberatasuna ez dela bakarrik sufritzeko bide bat ikasi ondoren, sormena lantzeko bidea ere badela konturatu ostean. Eta gehitu beste zaletasun eder batzuk (hizkuntzak, musika, mendia). Eta ilusio kantitate handi bat. Eta giza baliabide apartekoak. Eta gidoi eder bat. Eta gainontzeko guztia eta… Voilà!

Izan ere espezializatzea xomorroen kontua da.

“A human being should be able to change a diaper, plan an invasion, butcher a hog, conn a ship, design a building, write a sonnet, balance accounts, build a wall, set a bone, comfort the dying, take orders, give orders, cooperate, act alone, solve equations, analyze a new problem, pitch manure, program a computer, cook a tasty meal, fight efficiently, die gallantly. Specialization is for insects.”

Robert A. Heinlein, Time Enough for Love (1973)

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar