Denak hilda daude

%A %B %e%q, %Y in Dolua

todosmuertosanaya“Movida madrileña” delakoaren garaian, 80. hamarkada loriatsuan, Lupe (Elena Anaya) elektro-pop talde baten abeslari arrakastatsua izan zen. “Groenlandia” talde hartan Diego bere neba ere bazebilen (Nahual Pérez Biscayart), istripu batean hil zen arte. Heriotza horrek eragindako dolu trabatu bat kontatzen du funtsean “Todos están muertos”  filmak (Beatriz Sanchís, 2014).

Lehenaldiarekin apurtu nahi du Lupe protagonistak, orainaldia etxetik atera barik eta modu konpultsiboan sagar-tartak egiten pasatzen du, ingurukoei (ama eta semea) ezaxola. Etorkizunik ez da existitzen berarentzat, halaber. Hau da, zuloan sartuta bete-betean. Etxeko koltxoitik irten ezinik.

Hala ere, amak lortuko du Diego hildakoen mundutik itzuli eta Luperekin hitz egitea, eta gauzak aldatuko dira. Ortzmugan, amaren gaixotasunak (heriotzak) eragingo duen bigarren doluari aurre egiteko prestatzen azkenik…

Film+

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar