Bihotz-gutxiegitasuna arintzen
%A %B %e%q, %Y in Onkologikoak ez direnak, Sarean
Artikulu mamitsua eta ondo osatuta irakurri dut Bihotz-gutxiegitasunaren tratamendu aringarriari buruzkoa: “Palliative Care in Congestive Heart Failure” * (Sarah J. Goodlin). Interneten oso-osoa irakurtzeko aukera dago lasai asko.
Bikain errepasatzen du gaixotasunaren bilakaera klinikoa, eta faseen araberako indikazioak. Tratamendu farmakologikoari dagokionez opioideen erabilera ondo zehazten du. Halaber, komunikazio estrategiak azaltzen ditu: berri txarrak emateko, prognosiari buruz hitz egiteko, dolua prestatzeko,… Eta bibliografia erreferentzien zerrenda luzearekin.
Beste behin ere argi utzita biziraupena luzatzen saiatzea eta bizi-kalitatea hobetzea eta sintomak arintzea ez direla eginkizun bateraezinak.
*Journal of the American College of Cardiology (Volume 54, Issue 5, 28 July 2009, Pages 386–396).
Leave a reply