Calcuta Ondoan-Aulki Hutsak

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

CalcutaOndoanLehenengo eta Hirugarren Mundua. Euskal Herria eta India. Bizitza eta heriotza ulertzeko bi mundu.

Txasu Ibarrondok hitz egin zigun Indiako iparraldean dagoen Ladakh eskualde bakarti, basati eta ederrari buruz. Eta mendian bizitzaz eta heriotzaz hausnartzeaz, dolua horrela pasatzeaz,bakean eta esker onez. Menditerapiaz azken finean.

Eta Izaskun Andonegik eman zigun zertzelada bat geure bizitzeko modu “distraituari” buruz heriotzaren aurrean. Zelan Kalkutatik itzultzean hasi zen hemen jendeari laguntzen heriotzarekin bakea egiten. Eta hemendik hangoei laguntzen bizitzarekin bakea egiten.

“Calcuta Ondoan” gobernuz kanpoko erakundea da, Gipuzkoatik gosetearen aurka, genero berdintasunaren alde eta justizian oinarritutako elkartasuna eta kooperazioa sustatzen duena.

GKE honek dituen balioak eta geure dokumentalarenak elkarbatu nahi ditugu. Leku zehatz batzuetan, DVDen salmenta mugatu bat egingo dugu eta jasotako diruaren %100a “Calcuta Ondoan” erakunderako izango da. Lehenengo topaketa SECPALeko kongresua izango da datorren hilabetean, Madrilen, Zainketa Aringarrietako Espainiako Elkartearen biltzarrean alegia.

“Elkarbanatutako amets eta ilusioen bidea”.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar