Desagertutakoak

%A %B %e%q, %Y in Dolua, S(u/a)minetik bakera

hodeiegiluzIruñean doluei buruzko jardunaldi batean parte hartzeko zortea eduki nuen, Senda fundazioak gonbidatuta, eta bertan kartela “konpartitu” nuen Pako Etxeberria handiarekin. Desagerpenak: ezinegona heriotzaren aurrean, eta auzitegiko medikuaren eginkizuna” izan zen bere hitzaldiaren izenburua. Desagerpenaren aurrean ezinegona, bortizkeria eta heriotzaren susmoak, angustia horrek jota lorik ezin egin, ezin bizi. Bakea ezin lortu egia jakin arte, errealitate ankerra gehienetan, gorpua edo gorpuzkinak topatu arte ezin dolua osatu.

Etxeberria bera tartean dagoelarik, eta Aranzadi Elkartea, Mendebaldeko Saharan desagertutako gorpuen bila egindako lana islatzen duen “Oroimenaren lekukoak” dokumentala egin du Eztizen Miranda EHUko irakasleak, “Egiaren Hazia”-ren jarraipena dena eta indarkeriak eragindako dolua tratatzen duena eta besteak beste Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian parte hartutakoa.

Ipar-sartaldeko Afrikatik Ipar Amerikara, Ayotzinapan (Mexiko) bete-betean daude saminean, suminean, borrokan. Buenos Airesen  Maiatzaren Plazako Amak, Gasteizen Borja Lázaro eta Galdakaon Hodei Egiluzen sendiak… Indarrez, duintasunez, maitasunez, etsipenez egindako borrokak.

Buzzin’ in my head: “Comala” (Jorge Reyes), Mexikora itzulirik.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar