You are browsing the archive for 2015 January.

Errukia

%A %B %e%q, %Y in Osatzetik Arintzera

pinotxoGezur errukitsuak? Egia esatea baino errukitsuagorik ez dago, behar den moduan eta une egokian. Gainontzekoa gaixoa eta haren senideak infantilizatzea da, ergeltzat jo, boterekeria erabiltzea eta, gauzak okertzen direnean, erruak kanpoan bilatzea, “norberaren porrota” onartu ezinik.

Errukitik baino gezurretik.

 “Gezurrak eta egiak nahastu zituen, halako zigorgabetasunaz, non gezurra plazer bilakatu baitzen”

Lander Garro, “Gerra txikia”(Susa, 2014).

Info+: “Gezurrak, gezurrak, gezurrak”; “Mentiras, mentiras, mentiras” (Iban Zaldua: Erein, 2000; Lengua de trapo, 2006).

Terminaltasuna

%A %B %e%q, %Y in Osatzetik Arintzera

josuribetxeberriaHobera goazen arren, oraindik nahasmen asko (gehiegi) dago gaixoak terminaltzat hartzeko definizioarekin. Garai batean 6 hilabeteko bizi-itxaropena zen muga, eta paziente onkologikoak bakarrik hartzen ziren kontutan. Gaur egun denborarena orientatzailea den arren, askoz lausoagoa da, izan 4 hilabete, egunetako kontua edo 2 urte eta 6 hilabete. Eta gero eta gehiago hartzen ditugu aintzat  onkologikoak ez diren gaixotasun kroniko aurreratuak dituzten pertsonak.

Hala ere, arrazoi medikoetatik haratago doazen kontuengatik batzuetan, terminaltasunaren auzia oso txarto plazaratzen da hedabideetan. Esate baterako atzo Arrasaten hil den Josu Uribetxebarriaren kasuarekin.

“Bizitzaren azken fasea” erabiltzen dugu maiz, dotoreagoa denez, baina tristeena da osasungintzatik kanpoko pertsonek baino lankide askok (gehiegik) ez duela argi zer den “bizitzaren azken fasea” edo terminaltasuna.

Besarkadak

%A %B %e%q, %Y in Dolua, S(u/a)minetik bakera, Zineman

gisasolaroderoGai konplikatua zinez, zinemak jorratzen hasitakoa bereziki azken hiru urte hauetan, 2011ko urriaren 20 hartatik. Euskal gatazkak ekarritako dolu trabatuen gai korapilotsua. Saminetik eta suminetik bakera eta itxaropenera, barkamena eskatu eta eman, elkarbizitza, eraikitzea, adiskidetzea, hitz hutsetatik haratago.

Begietara elkarri so egitea, lehenengo urratsa izan daiteke. “Parlen els ulls” (Gorka Espiau, 2013) dokumentalaren ildo beretik  etorri dira “Reconciliación” eta “El reencuentro”  filmak ere, iaz Fermin Aiok aurkeztutakoak. Protagonistak, aktoreak baino, hezur-haragizko jendea da, izen-abizen ezagunekin ala ez hainbeste: Jon Doral, Leire Goikoetxea, Edurne Brouard, Fernando Garrido, Josu Elexpe, Sara Buesa, Inés Núñez, Iñaki García Arrizabalaga, Andoitz Korta eta Pili Zabala. Kasu batzuetan entzunagoak izango ditugu eraildako pertsonen izenak, baina hemen gelditu direnak euren seme-alabak dira, doluari eta bizitzari aurre eginez. Edo biktimen senideak eta borreroak aurrez aurre. Rosa Rodero, Carmen Gisasola, Andoni Alza, Fernando de Luis Astarloa, Maixabel Lasa, Ibon Etxezarreta…

PD.- Monzón-era (Huesca) Marta Sariñenaren eskutik egindako bisitan, Mamalú-ren txokoan trasteleku urdin bat aurkitu nuen, Robert Manriquerena.

Info+:

MMXV

%A %B %e%q, %Y in Osatzetik Arintzera

kikeamonarrizurteberrion

  1. Maider eta bion arteko ezkontzaren 10. urteurrena behar den moduan Otsagabian apirilean ospatzea.
  2. Hilabete berean aspaldiko ametsa errealitate bihurtzea: Tubkal mendira (Maroko) igotzea konpainia onean.
  3. Hirugarren umearen aurkezpen “world tour” ahaztezina amaitzea, akaso sorpresaren batekin oraindik ere.
  4. Uda partean Zarautzerako lehorreratzea burutzea, bizitzaren etapa berri bati ilusioz ekinez, Botxo maiteari sarri arte esanda.
  5. Honekin oso lotuta, eta guztietatik garrantzitsuena, amaren bizitzaren azken fasean alboan egoten jarraitzea, gauzak ahalik eta txukunen eginda.

Hauek, eta beste batzuk ere, asmo on hutsak baino benetako erronkak eta ilusioak ditugu.

Osasuna eta maitasuna!

PD.- Argazkia, Kike Amonarrizen opari umoretsua.

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar