Terminaltasuna
%A %B %e%q, %Y in Osatzetik Arintzera
Hobera goazen arren, oraindik nahasmen asko (gehiegi) dago gaixoak terminaltzat hartzeko definizioarekin. Garai batean 6 hilabeteko bizi-itxaropena zen muga, eta paziente onkologikoak bakarrik hartzen ziren kontutan. Gaur egun denborarena orientatzailea den arren, askoz lausoagoa da, izan 4 hilabete, egunetako kontua edo 2 urte eta 6 hilabete. Eta gero eta gehiago hartzen ditugu aintzat onkologikoak ez diren gaixotasun kroniko aurreratuak dituzten pertsonak.
Hala ere, arrazoi medikoetatik haratago doazen kontuengatik batzuetan, terminaltasunaren auzia oso txarto plazaratzen da hedabideetan. Esate baterako atzo Arrasaten hil den Josu Uribetxebarriaren kasuarekin.
“Bizitzaren azken fasea” erabiltzen dugu maiz, dotoreagoa denez, baina tristeena da osasungintzatik kanpoko pertsonek baino lankide askok (gehiegik) ez duela argi zer den “bizitzaren azken fasea” edo terminaltasuna.
Leave a reply