You are browsing the archive for 2015 February.

Atxaga mokoka

%A %B %e%q, %Y in Literaturan

txoriakolpekaAndoniren heriotza LSDaren argitan”, monumentu megalitikoen garaietatik hona egindako jauzi psikodelikoa eta borobila. Beste behin ere Bernardo Atxagak (“Txoriak kolpeka”, Pamiela 2014) ekarri digu heriotza eta bizitzaren inguruko kezka, Gasteizen Arinduzeko jardunaldi hartan maisuki egin zuen moduan. Mokoka, kolpeka.

José Saramagok ere, beste handi bat,  As Intermitências da Morte bikain egin zuen legez.

Literaturterapia.

Isiltasuna

%A %B %e%q, %Y in Osatzetik Arintzera

isiltasuna

“Esan behar duzuna ez bada isiltasuna baino ederragoa, ez ezazu esan” (Arabiar atsotitza).

Buzzin’ in my head: “Cuando el mar te tenga” (El Último de la Fila).

Barruko bakerantz

%A %B %e%q, %Y in S(u/a)minetik bakera, Zineman

RailwayManPelikula aparta, aktore bikainekin, indarkerriak (gerrak) pertsonaren barruan eragindako zauri sakonak aztertzen dituena. Beti ere tunel horretatik zelan atera plazaratuz, protagonistak egiten duen moduan: arazoari eta minari aurre egiten, zuzenean, kuraiaz eta erabakizunarekin.

“Un largo viaje/Les Voies du destin” (Jonathan Teplitzky,  2013). Benetako istorio batean oinarrituta dago, Munduko Bigarren Gerran gertatutakoa Tailandia aldean, armada japoniar eta britainiarren arteko talkaren ostean. Pelikula antibelizista, berriki ikusitako “’71” beste horren modukoa (Ipar Irlandako gatazka islatzen duena). Edo “Johnny Got His Gun” maisulan klasikoa legez.

Azken finean barruko bakearen bilaketa, maitasunaren bidez,  adiskidetzearen bidez etsaiarekin. Eric Lomax, Takashi Nagase eta Patti Lomax-ek emandako irakaspen ederra.

Buzzin’ in my head: “One” (Metallica).

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar