Espezialistarik zaurituenak
%A %B %e%q, %Y in Osatzaile zauritua, Sarean
Virginia Ruiz lankide eta blogari ezagunak konpartitutako artikulua komentatzera nator uztaila inauguratzeko. Hain zuzen ere, “Redacción Médica”-k sareratutakoa “Las 7 especialidades médicas que más llevan a la depresión y la ansiedad” izenburuarekin.
Horren arabera, familia medikuak zaurituenak dira, alde handiz. Eta horien ostean, pediatrak eta anestesistak, ustekaberik ez orain arte nire ustez. Geroxeago psikiatrak, internistak, traumatologoak eta zirujau orokorrak datoz, lehenengo 7 espezialitate horien rankina osatzeko.
Ginekologoak ere aipatzen dituzte artikuluan, eta intentsibistak. Baina arrastorik ez onkologo, erradioterapeuta eta paliatibistei buruz. Deigarria benetan.
Leave a reply