Galdutako dominak eta Barneko Zoriontasun Gordina

%A %B %e%q, %Y in Osatzaile zauritua

DominakLankide ohi batek iragarri zidan, mundutxo honetan dominak ipintzen dizkizuten modu berberean kenduko dizkizute. Batzuetan azkar xamar, batzuetan pertsona berak egin ditzake operazio kontrajarri biak. Ustezko lankidea, lagun ohia.

Tratu txarren aurrean erresilientzia erakusteko aukera daukagu, adorea bilduz eta bakea aurkituz gero. Umorea ez galtzea eta herren, baina ibiltzen jarraitzea erantzunik onena da. “Barneko Zoriontasun Gordinaren” mailak, baxuak izan arren, mantentzen saiatzea. Hau da, gauza txikiekin gozatzen segitzea, abesti batekin zirrarak hartuta lasai negar egitea, hondartzatik jende guztia aldentzean zeu joatea, 1.500 metrotik beherako “menditxoetara” pozik igotzea,…

Zutik gaudela ospatzea.

Mila esker Karmele!

1 response to Galdutako dominak eta Barneko Zoriontasun Gordina

  1. Bistan zegoen: Bhutan da munduko zortzigarren herrialderik zoriontsuena, eta Asiako lehenengoa. Baina munduko lehendabizikoa Danimarka da, noski. Eta lehenengoen artean Suitza, Austria eta Islandia. Azken postuetan, Zinbabwue eta Burundi.

    AEB 23.ak, Txina 82.ak, India 125.ak eta Errusia 167.ak.

    http://www.bloomberg.com/bw/stories/2006-10-11/rating-countries-for-the-happiness-factorbusinessweek-business-news-stock-market-and-financial-advice

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar