Erraietako itsukeria

%A %B %e%q, %Y in Osatzaile zauritua

inbidiaDaniel Golemanek aipatutako emozio suntsitzaileen artean dugu bekaizkeria edo inbidia. Mundua mugiarazten edo (hobeto) geldiarazten duten zama handi horietako bat. Geure kultura kristauan lizunkeria, lukurreria, jalekeria, alferkeria, haserkeria eta harrokeriarekin batera zazpi bekatu nagusiak osazen ditu, eta modurik ankerrena schadenfreude delakoa izango zen. Hau da, besteen zoritxarrarekin disfrutatzea; are gehiago, jeloskeriak edo bekaizkeriak jota norberak beste bati eragindako zoritxarraz gozatzea.

Aurpegirik ederrena itxuraldatu dezake, eta arimarik zuriena lohitu. Lantaldean justiziazko trataerak suntsitu, sufrimendua edo tentsioa ekarri eta azkenik maldan behera errekara gidatu, arbejdsglaede-ko tontorretatik hain urrun.

Sinesten dut inbidia osasuntsu delakoa existitu ez ezik akuilagarria eta positiboa izan badela. Eta zorionez badagoela bekaizkeriaren aurkako antidotoa, budismoak eskainitako kontzeptu zoragarria: Mudita, edo besteen lorpenekin eta arrakastarekin sentitutako poza alegia.

Buzzin’ in my head: “A Warm Room” (Envy).

1 response to Erraietako itsukeria

  1. Fernando Fernan Gómez: “Espainiar batek bestetzuei inbidia dienean ez du sentitzen benetakoa, zeren inbidia da besteak egiten duena egin nahi izatea, adibidez Kixoteren 1.200 orrialdeak idaztea. Guk jeloskorra dela diogun tipoak berez dio Kixote ez dela hainbesterako azken finean. Eta hori ez da inbidia, hori mespretxua da”.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar