You are browsing the archive for 2015 December.

AH Garoa liburudendan!

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak

GaroaZarauzko txoko honetan aterpe hartuko dute gure aulki hutsek, baita Groseko liburudendan ere Donostian. Hirugarren edizioaren gastuak berdintzeko salgai ipini ostean, “Garoa”-n DVDa utziko dugu eskuragarri.

Besteak beste, liburudenda beteranoan “Paperezko lagunak” izeneko ekimena antolatzen dute, irakurtaldia eta solasaldia liburu baten inguruan. Baina ezagunena eta arrakastatsuena , musika eta literatura uztartuz, “Paperezko kontzertuak” saioa dute zalantzarik gabe. Horren barruan eta 2016ari ekiteko, luze barik, Audience & Kirmen Uribe egongo dira Europako kultura hiriburuan.

Urte berri on!

 

There’s a grief that can’t be spoken

There’s  pain goes on and on

Empty chairs and empty tables

Now my friends are dead and gone…

“Empty chairs at empty tables” (Les Miserables).

Hemen eta orain

%A %B %e%q, %Y in Beste terapia batzuk

mindfulnessLarregizko oroimina dakarrelako iraganak eta etorkizuna galdera ikur erraldoia delako: Mindfulness. Eta 10 modu egunero praktikan ipintzeko:

  1. Zentzu fisikoekin konektatzea eguneroko gauza arruntak egiten: Adibidez harrikoa egitean xaboiaren usaina hartzea, ur beroa sentitu.
  2. Arreta eskaini arnasari mantso-mantso.
  3. Jan poliki, zaporeak dastatuz, usainak hartuz, janarien formak ikusiz.
  4. Ibili kanpoaldean baina zeure pentsamenduak eta emozioak lasai aztertuz. Mendian ahal bada, askoz ere hobeto.
  5. Ekintzen artean etenaldiak hartu. Ez hartu telefonoa arrapaladan. Arnasa hartu hitz egin baino lehen…
  6. Entzun bihotzarekin. Norbaiti. Naturari.
  7. Emozioak eta sentimenduak desberdindu.
  8. Murgildu zaitez egiten asko gustatzen zaizkizun gauzen jarioan.
  9. Egunero hartu minutu batzuk meditatzeko. Mendian, aukeran, bikain.
  10. Errutina aldatu, aldatu egunerokoaren ordena, gauza berriak egin.

Hemen eta orain dela gutxi irakurrita: “10 Easy Ways You Can Practice Mindfulness Every Day”.

Eguberri urdinak

%A %B %e%q, %Y in Dolua, MikroIpuinak, Oroimenean, Osatzaile zauritua

gabonakubanZaila izango da aurten Gabonak ospatzea. Eguberria zerbait baldin bada umezaroa da, geure hirurona aspaldian atzean gelditu zen eta Igorrek eta Pellok euren haurtzaroaren etapa hori gainditu dute jada. Etxeko sutondo barik aulki hutsak garrantzitsuegiak dira aurten, geure artekoa apurtu da eta, kristalezko puskak batzeko makurtu bagara ere, gaitza izango da anaitasunari eustea.

Euria egingo bazuen sikiera, hotza, freskura, behelainoa. Baina ez, eguraldiak ere momentuz ez du batere laguntzen. Ezer ez da berdin ezta kontu horietan ere. Eta urri, azaro eta abenduko hilabeteak atzera nork itzuliko dizkigu ez dakigu gainera, inoiz gertatzekotan.

Galerak pisutusuegiak dira batzuetan, oskarbi urdinarekin batera arima ere dundu kolorekoa dagoenean. Badakigu elurra egin behar duela, zerua itsaso zikin bat izango dela berriro. Batzuetan gertatzen dira horiek ere.

Sutondoaren bila mendebalderantz aurten. Agian ura ere topatuko dugu azkenean.

 

Buzzin’ in my head: Euriaren zain.

Konstrukzio masiboko armak

%A %B %e%q, %Y in Dolua, Onkologikoak ez direnak, Sarean

gutunakGabi Heras mediku intentsibista da, Latinoamerikan eta Afrikan ibilitakoa eta Medikuntzaren humanizaziorako harra barruan daramana. Bere espezialitatearen arloan aplikatzeko egitasmoa da HU-CI, eta aurtengo maiatzean aurkeztu zuen Torrejónen (Madril) egindako Osasuna Humanizatzeko XX. jardunaldietan, Camilo erlijiosoen eskutik besteak beste.

Dolumin gutunek eragin handia eduki dezaketen ekintza mediko errazak dira, konstrukzio masiboko armak, umorea ere horietako bat den modu berean. Eta Gabi Herasek bere blogean eskutitz bat konpartitu du, oso modu pertsonalizatuan idatzitako “Carta para la familia por la muerte de su padre”. Pertsona baten heriotzarekin ez delako gure jarduna amaitzen.

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar