Hemen eta orain
%A %B %e%q, %Y in Beste terapia batzuk
Larregizko oroimina dakarrelako iraganak eta etorkizuna galdera ikur erraldoia delako: Mindfulness. Eta 10 modu egunero praktikan ipintzeko:
- Zentzu fisikoekin konektatzea eguneroko gauza arruntak egiten: Adibidez harrikoa egitean xaboiaren usaina hartzea, ur beroa sentitu.
- Arreta eskaini arnasari mantso-mantso.
- Jan poliki, zaporeak dastatuz, usainak hartuz, janarien formak ikusiz.
- Ibili kanpoaldean baina zeure pentsamenduak eta emozioak lasai aztertuz. Mendian ahal bada, askoz ere hobeto.
- Ekintzen artean etenaldiak hartu. Ez hartu telefonoa arrapaladan. Arnasa hartu hitz egin baino lehen…
- Entzun bihotzarekin. Norbaiti. Naturari.
- Emozioak eta sentimenduak desberdindu.
- Murgildu zaitez egiten asko gustatzen zaizkizun gauzen jarioan.
- Egunero hartu minutu batzuk meditatzeko. Mendian, aukeran, bikain.
- Errutina aldatu, aldatu egunerokoaren ordena, gauza berriak egin.
Hemen eta orain dela gutxi irakurrita: “10 Easy Ways You Can Practice Mindfulness Every Day”.
Leave a reply