Francisco

%A %B %e%q, %Y in Osatzetik Arintzera, Zaintzaileak

ALMAGROBere herrian gertatzea nahi zuen, baina azkenean handik 600 kilometro ingurura izan zen, geurean. Gizon metodikoa zen, alaben arabera, dena kalkulaturik eta txukun gustatzen zitzaion. Eta hala gertatu zen azkenean. Geurera iritsi eta apurka-apurka makalduz, lasaitasunez, egunak joan eta etorri beherantz, bakeaz. Alabek inguratuta, gizon alarguna emozionatu egin zen bere emazteaz hitz egin genuenean, hainbeste maite izan zuenez. Eta orain maitasun horrek ospitaleko gela betetzen zuen, bere herritik 600 bat kilometrotara.

Giro horretan, zertara itxaroten ari zen? Zeren falta oraindik? Bazetorren heriotza, familia oso prest zegoen, baina berak egun bat gehiago behar zuen. Medikazio konturik ez zen, gero konturatu ginen. Gabonetako asteburua gainditu eta bazegoen. Abenduak 28 eduki arte itxarotea, hori zen Francisco! Jaio zinen egun berean hil zara. Familiaren konpainian. Oheburuko zeure erizain kuttun eta medikuarekin. 10:30etan puntu-puntuan. Beste suerorik farmako gehiagorekin ez zenuen behar.

Hori zen.

1 response to Francisco

  1. Orain dela hilabete inguru deitu omen zuen bere alabak ospitalera guri eskerrak berriz emateko, aurreko astean esan zidan erizain laguntzaile batek gure izenak aipatu zituela. Zein ederra den familiarengandik ‘eskerrik asko’ hitzak entzutea, guretzat hain txiki diren gauzak haientzat hain dira lagungarri…
    berezia izan zen oso momentu hura, Franciscoren agurra.
    Pozten naiz biok han geundelako, hare bereziagoa izan baitzen horregatik! aupa gu Iñaki!

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar