H-rekin
%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak, Humanizazioa
Humanizazioa. Haizerauntsia, Huracán, Hurricane,… Heras, Gabi. 2014ko otsailean abiatu zuen “Proyecto HU-CI” izeneko bloga intentsibista madrildar honek, zainketa intentsiboetako bere espezialitatetik beste espezialitateetara zabaltzeko asmoz, nazioarteko mugimendua, gazteleraz eta ingelesez. Gaur egun osasun arloko blogik ezagunenetarikoa da, eta mugimendu osoaren aktibitatea erabat frenetikoa da, sare sozialetan, hedabideetan, biltzar eta foroetan.
Heriotza da zaintzen ari diren esparru bat, eta nik beti gogoan izango dut zelan jaso nuen interkontsulta hori Zainketa Intentsiboetako Unitatetik, Gurutzetako Ospitalean, neu Zainketa Aringarrietako kontsultan nengoen hartan. Ematen zuen bi espezialitateen arteko lotura bera ezinezkoa zela, gure presentzia zerbitzu hartan jokoz kanpo zegoela. Eta azkenean zer eskatzen ziguten eta albiste txarrak emateko lana hartzea.
Hurrengo kontaktua Koldo Martinezena izan zen, dokumentala egiteko zertzelada hori eman genuenean, bere hitzetan “niretzat zainketa intentsiboetako unitateak oso leku egokiak dira zainketa aringarriak egiteko.” Berriro kontraesana, baina hortik abiatu nintzen horri buruzko artikuluak irakurtzen. Hor mundu bat zegoen eta deskubritzen ari nintzen, Iñaki Saralegui ere ezagutu nuen, martxan nengoen.
Harremanetan ipini gara duela gutxi “haizerauntsia” eta biok, bitxia da zenbat gauza posible dituzun amankomunean eduki pertsona batekin berau modu birtualetik kanpo ezagutu gabe. Bere eskuzabaltasunari esker ia 230 DVD banatu dizkiete egun hauetan HU-CIren II. Jardunaldietan Bartzelonan inskribatutako pertsona guztiei. “Aulki Hutsak” bihotz gehiagotara iristen, bi munduak berriro konektatzen.
Harrigarria, edo ez hainbeste. Hau guztia posiblea ez ezik egin beharrekoa da gizakion artean.
Haparan.
0 responses to H-rekin