Masaan
%A %B %e%q, %Y in Zineman
Zeluloidezko egunak dira iraileko hauek Donostiako Zinemaldiarekin. Udazkena usaintzearekin batera (ea aurten urtaro normalagoa edukiko dugun), filmez disfrutatzen saiatzen naiz ni behintzat.
Testu honetara ekarri dudan film hau oraindik ikus-entzun gabe daukat, baina itxura dotorea hartu diot. Izenburuak hasteko zerbait iradokitzen du, “Masaan”: Errausketa-labea. Indiako pelikula honetan maitasunezko istorioak tartekatzen dira bestelako paisaia batzuekin, heriotzarenak, gorpuen errausketarenak. Ohiko eszenak, agerikoak, esplizitoak, geurean ez bezala estali barik gertatutakoak.
“Bizitza eta heriotzaren ospakizuna, eta bien artean dagoen guztiarena”.
Leave a reply